Teknologia albisteak

Galdera berriak: labirintioak eta 3D kuboak

Erabiltzailearen aurpegia
2020-06-19 : 19:51

EHUrekin batera antolatu genituen falderen programazio lehiaketan aurkeztutako eta saritutako bi galdera mota berri aktibatu ditugu gaur Egunean Behin jokoan: Labirintoak eta Kubo Kontaketa. Gorka Urbizu (ez nahas musikariarekin) eta Ander Salaberriaren proposamenak izan ziren.

Bi kasuetan, galdera sorta baino gehiago utzi ziguten programatzaileek: ehundaka irudi eta galdera sortzeko modua. Guk pixkat eraldatu eta, agian, gaiztotu egin ditugu. Adibidez, Salaberriaren kuboetan, geruza bakarrekoagatik galdetu beharrean, eragiketa zailagoak sartu ditugu.

Izatez, akaso zailtasunean ere pasatu egin gara, ze jokalari batek anbiguotasun bat detektatu du galderaren formulazio batean, eta zuzendu egingo dugu.

Urbizuren labirintoak ere politak dira... erantzuna beti dago begi bistan, baina astia behar bidea aurkitzeko! Programa originaletik, kolorezko puntuak beste ikono batzuekin ordezkatu ditugu, daltonikoei laguntzeko.

Jarraitu egunerokoan jokatzen eta gogoratu datorren asteazkenean, ekainerko hirugarren zuzenekoa izango dugula, San Joan egunez, ekainaren 24an, 21:30etan, Jone Uriarekin.

Erantzun

Sartu