Teknologia albisteak

Egunean Behin

Erabiltzailearen artikuluak

Egunean Behin, astelehenean hasiko da 11. denboraldia, Guuk-ek babestua

2023-01-27 : 15:46

Datorren astelehenean, urtarrilaren 30ean, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 11.a denboraldia 2019an abiatu zenetik. Denboraldi honetako babeslea Guuk telekomunikazio-enpresa izango da, aurreko denboraldiren batean ere babesle izan duguna. Denboraldi honetan laugarren urteurrena ere beteko dugu eta, hori dela-eta, areto batean zuzeneko final fisiko bat antolatzeko asmoa dugu Aste Santu aurretik, denboraldia bukatzearekin batera.

Egunean Behin: 10. denboraldia amaitu da, 4 milioi partida pasa jokatuta

2022-12-19 : 15:06

Egunean Behin jokoaren 10. denboraldia bukatu da asteburu hnetan, eta garaileak jakin dakizkigu. Aurretik ere saritxoak irabazi dituen Antton Fernandez LasaTti, Zumarragakoa, izan da garaile. EITBren babesletzarekin 12 astez garatu da denboraldia, astero astero 60.000 lagunek inguruk jokatu dute, guztira 82.939 kontu desberdinetatik. Eskerrik asko.

Telefonoa euskaraz eduki, aste honetako Egunean Behin sustapen berezian aukera izateko

2022-11-28 : 09:24

Aste berezia dugu azaro-abenduko hau Egunean Behin jokoan. Iaz egin genuen esperientzia errepikatzera goaz, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesarekin, GozatuSareanEuskaraz.eus kanpainaren barruan, ohiko sariaz gain, zozketako sari bakarra izan beharrean zortzi izango dira, euskaratzeko moduko 8 Samsung txukun banatuko ditugu. Hori bai, astearen amaierako partidarako, igandekorako, telefonoa euskaratuta dutenen artean izango da hori. Zuk hala duzun jakiteko, begiratu zure mugikorrean, aurpegiek esango dizute nola daukazun.

Egunean Behin astelehenean itzuliko da, itxura berrituarekin

2022-09-21 : 13:07

Datorren astelehenean, irailak 26, hasiko da Egunean Behin joko-aplikazioaren denboraldi berria, jokoaren 10.a 2019an abiatu zenetik. Denboraldiko babeslea EITB izango da honetan ere. Aplikazioa diseinuz berrituta dator, eguneratuz gero edo berriki instalatuz gero ikusiko duzun bezala. Galdera sorta berriak ere prestatu ditugu. 12 asteko denboraldi bat izango da, eta aurrekoetan bezala, telebista bidezko zuzeneko final batek itxiko du Eguberri garaian.

Egunean Behin irailean itzuliko da, berrikuntzarako tarte bat hartuta

2022-05-11 : 15:43

Denboraldi arteko opor lasaiak hartzeagatik ezaguna egin da Egunean Behin. Oraingoan ere hala izango da, eta pixkat gehiago, irailera arteko atsedena hartuko dugu. Hiru urte eta bederatzi denboraldi eginik, 10. denboraldia ere egongo da, baina aplikazio berrituarekin izango da. Egunean Behin berriztu eta itxuraldatzeko aprobetxatuko dugu tartea. 10.a hamarrekoa izan dadin.

Zuzeneko partida azkarra primeran irten da Korrika amaitutakoan

2022-04-10 : 16:33

Korrika amaitu eta lekukoak zekarren mezua irakurri ondoren, iragarri genuen Egunean Behin partida azkarra egin da Donostiako Bulebarrean. Ehunka lagun agertu dira, gehienek lortu dute konexioa, eta 300 jokalaritik hora aritu dira aldi berean hiru txandako partida sorta jokatzen, Antton Telleria esatariak kioskotik zuzenduta, eta EITBren eta CodeSyntax-en teknikarien arreta zorrotzarekin. Alba Estrada jokalariak irabazi du 520 punturekin, hiru txanden ostean.

Biba Egunean Behin, apirilaren 12an berriz ETB1en, berrikuntza teknikoekin

2022-04-08 : 10:04

Biba Egunean Behin zuzeneko telebista lehiaketa datorren asteartean, apirilak 12, itzuliko da ETB1era, gaueko prime time ordutegian, 22.30etan. Platoan jokatuko diren Egunean Behin partiden formatuan aldaketak egongo dira, baina gauza batek berdin jarraituko du: nork bere etxetik ere konektatuko dira jokalariak, aplikazioaren bidez. Aurreko bi edizioetan 20.000 lagunetik gora egin zuen bat aplikazioarekin aldibereko partidak jokatzeko.

Korrika Egunean Behin, zuzeneko partida presentziala egingo da Korrikaren amaieran

2022-03-30 : 16:13

Bihar hasiko da 22. Korrika Amurrion, eta apirilaren 10ean amaituko da, eguerdian, Donostian. Amaierako ekitaldien artean, EITBk gure jokoarekin antolatu duen ekintza bat: Korrika Egunean Behin. Korrikaren azken kilometroa egin ondorengo ekitaldien artean, apirilaren 10ean, igandez, 13.30etan, Bulebarreko kioskotik, flash partida azkar bat egingo da, bertaratzen direnekin jokatzeko.

Hemendik: euskal ikonoen galdera sorta Egunean Behin jokoan

2022-03-18 : 08:51

Baionako Hemendik elkartea 2018an hasi zen Hemendik euskal objektu ikonikoen proiektua apailatzen. Eta 2020ko azaroan argitaratu zuren liburua: 'Hemendik - Euskal Herriko 50 objektu ikonikoren istorioak' . Objektu horien inguruko galdera sorta eskaini zioten Egunean Behin jokoari Hemendik elkartekoek, eta aste honetan integratu ditugu. Irudikoak bezalako galderak agertzen ikusiko zenuten jokalariok azken egunetan.

1

Ukraina da euskaraz, ez Ukrainia edo Ukrania

2022-03-04 : 12:03

Galdera egin genuen atzo Egunean Behin jokoan: Azken egunotan albiste den herrialdea. Eta hauxe erantzun zuen herriak:

  • Ukraina (% 31.41)
  • Ukrainia (% 30.17)
  • Ukrania (% 38.41)

Lehen aukera, Ukraina da zuzena, baina herenak baino gutxiaxeagok asmatu zenuten. Txiripaz bezala edo, hirutik bateko aukerarekin. Jendeak kexuka ere idatzi digu, gainera.

Hiru urte beteko ditu Egunean Behin jokoak hastear den 9. denboraldian

2022-01-25 : 10:50

Oporraldia lasai hartuta, ohi dugun bezala, urtarrilaren 31n itzuliko da Egunean Behin jokoa eguneroko jardunera. 10 asteko denboraldi bat izango dugu Aste Santua bitarte, aurreko biak bezala hau ere EITBk babestua. 9. denboraldia izango da gure jokoarena, eta beste marka bat ere izango da tartean, martxoan hiru urte beteko baititu gure aplikazioak. Milaka erabiltzaileon laguntzarekin, honaino iritsi izanarekin harro gaude. Orain, presta zaitezte datorren astelehenetik aurrera jokatzeko.

 

Egunean Behineko 8. denboraldian osteguneko zuzeneko finala besterik ez zaigu falta

2021-12-14 : 16:33

Bukatu da Egunean Behin jokoaren 8. denboraldi jarraitua, zuzeneko finalaren zain. 83.000 lagunek jokatu duzue denboraldi honetan, 3.9 milioi partida jokatu dituzue. Beste milaka batzuk ere jokatzeko geratzen dira, Biba Egunean Behin zuzeneko saioa izango baita etzi ostegunez, 21.30etan ETB1en, EITB Maratoiaren kontestuan. Platoan eta etxetik, denok partida berekin jokatuz berriro.

Kaletegiko galderak zailak dira... (euskal hiriak ezagutzen ez dituenarentzat)

2021-12-07 : 09:20

Azken asteetan galdera mota berri bat ikusiko zenuten Egunean Behin jokatzen duzuenok. 8. denboraldia amaitzera doan honetan ere (lasai, abenduaren 16an luzapena ETB1eko Biga Egunean Behin zuzeneko berriarekin) ikusiko dituzue mota honetakoak. Bilbokoak sartzen hasi ginen, eta kexuak entzun genituen Twitter bitartez, zenbat Bilbo eta ze Bilbo! Tira, gero Baionakoak ere sartzen ari gara (BAB-ekoak zehazki: Biarritz-Angelu-Baiona), eta horiekin ere pozik ez batzuk. Tira, lagunok, jakintza orokorra da, gure hiriak dira, eta hiri horietako toki/monument/eraikin ezagunenetakoak jarri ditugu bakoitzean. Mendietako galderekin ez da hainbeste kexu izan, badirudi 100 handiak euskaldun orok eginak ditugula!

Eneko Agirrezabal, Behobiako txapeldun, Egunean Behin-eko txapeldun

2021-11-15 : 12:16

Eneko Agirrezabal (Segura, 1986), Txindoki Atletismo Taldeko korrikalaria, gailendu zen atzo ezustekoa emanez Behobia-Donostia lasterketan, Euskal Herriko kirol proba herritar ospetsuenean. Egunean Behin-eko kontutik zabaltzen badugu hau da Agirrezabal ezagutzen dugulako da, 2019ko abenduan egin zen gure jokoaren lehen finalean eta zuzeneko emanaladian, berak irabazi zuen! Azkarra da Eneko, dudarik ez.

Euskaratutako telefonoak bikoiztu baino gehiago egin dira Egunean Behineko jokalarien artean

2021-11-08 : 12:12

Telefonoa euskaratzeko kanpaina  egin genuen joan den astean Egunean Behin jokoan. Zozketa eta sustapen berezia telefonoa euskaratuta zutenen artean zen. Neurketa ere egin genuen lehenago, urriaren 30ean, ea zenbatek zeukaten euskaraz orduan... eta emaitza jakin dakigu orain, kanpainari esker euskaratutako telefonoak bikoiztu baino gehiago egin dira jokalarien artean.

Telefonoa euskaratzeko kanpaina honen aurretik, ze portzentaia genituen?

2021-11-06 : 09:16

Telefonoa euskaratzeko kanpainarekin ari gara Egunean Behin jokoan aste honetan dakizuenez. Baina sustapen hau hasi aurretik... ze telefono konfigurazio portzentaiak ote zeuden jokalarien artean? Joan den larunbatean egin genuen neurketa. Tatxan, tatxan...

"Euskaratu dut telefonoa eta orain aplikazio guztiak ingelesera pasatu zaizkit!"

2021-11-06 : 09:15

Kaixo lagunak, gogoratu duzue gaur duzuela azken eguna aste honetako zozketa berezian parte hartzekotan, telefonoa euskaratzekoa Egunean Behin jokoan sartu aurretik. Edo bihar euskaratu telefonoa jokatu aurretik, bestela. Alde horretatik kexa parea jaso dugu (adibideak: batbi) Twitter bidez eta aplikazioko oharren bitartez: "Euskaratu dut telefonoa eta orain aplikazio guztiak ingelesera pasatu zaizkit!". Tira, guztiak ez, baina bai batzuk, gerta loteke, eta badu azalpen bat horrek.

Euskaratu zure telefonoa Egunean Behin-en superzozketan parte hartzeko

2021-11-01 : 09:20

Aste honetako Egunean Behin babesletza, eta berarekin lotutako sariak bereziak dira: telefonoak euskaratzeko Zure Hatz Marka Euskaraz kanpainarekin bat eginez, Egunean Behin jokoan telefonoa euskaratua dutenentzako izango da aste honetako zozketazko saria. Eta ez da bakarra izango, 12 telefono (txukun euskaratzen ahal direnak noski) zozketatuko baitira. Aplikazioa ere eraldatu dugu, jokalari bakoitzak ikus dezan ea euskaraz ala erdaraz duen konfiguratuta une jakin batean. Eta datu bilketa (anonimoa eta kolektiboa) ere egingo dugu, ea ze portzentaia dauden euskaraz aste hasieran eta amaieran.

Badalab laborategia eta The Future Game inkesta

2021-10-19 : 16:51

Aste honetako Egunean Behin jokoaren babeslea Badalab laborategia da, "Euskararentzako hizkuntza eta gizarte berrikuntzarako laborategia", Gipuzkoako Foru Aldundiak sortua, eta aurtengo uztailean ofizialki eratua. Berrikuntza asmo horrekin bat eginez, egitasmo jakin batekin lotu du Badalabek babesletza hori: ikusiko zenuten jokalariok The Future Game - Bihar zer? inkestaren berri ematen ari garela aplikazioaren bidez... 

Egunean Behin-en 8. denboraldia datorren astelehenean hasiko da, irailaren 27an

2021-09-22 : 10:20

Datorren astelehenean, irailak 27, hasiko da Egunean Behin jokoaren 8. denboraldia. Aurrekoan bezala, eta Biba Egunean Behin telebistako zuzeneko finalak izan zuen arrakasta ikusita, denboraldiko babeslea EITB izango da, eta denboraldiko 11 asteak amaitzean, telebista bidezko zuzeneko beste final bat egongo da.

Aurrekoak ››