Egunean Behin jokoaren laugarren denboraldia amaitzear da... Lehenbizikoan ez ezik, hurrengoetan finala egon zenez, orain ere prestatu dugu bat, baina zuzeneko ikus-entzunezko saioaren bidetik joko dugu oraingoan ere. Lau zuzeneko egin ditugu azken hilabetean, eta antzekoa izango da hurrengo asteazkeneko final hori, uztailaren 8an, 21.30etan. Sari mamitsuekin hornitutako finala, bide batez,
Atzoko saioa ikusi bazenuten, Dylan Inglis lagunak aurreko gonbidatuek bezain ondo animaty zigun galde-erantzunen txanda. Hemen duzue emanaldiaren bideoa (ahozabalik geratu nahi baduzue bi urtean nola ikasi duen euskara mutilak), eta aurreko zuzenekoak ere Youtubeko gure kanalean geratu dira: Antton Telleria, Aitziber Garmendia eta Jone Uria izan ziren gonbidatuak.
Saio horietako aurkezlea Edurne Azkarate izan da, eta Hiru Damatxok egin du errealizazioa. Azpiegitura teknikoan, aldibereko milaka partidarako sistemak, CodeSyntax-ek prestatuak, ondo funtzionatu du. 2.000 eta 3.000 lagun inguru izan dira jokatzen egun bakoitzean... Orain, denboraldia ixteko finalean, ea gainditzen dugun kopuru hori.
Jokoaren laugarren denboraldi hau Eusko Jaurlaritzako HPSk babestu du eta zuzeneko saioak Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bi erakundeen babesari esker antolatuko dugu finala ere.
Honela izango da kontua:
(*) Telefono modelo jakin bat euskaratu daitekeela konprobatzeko, erabili Lehen Hitza Euskaraz. Eta, bai, banatuko ditugun Xiaomi horiek euskaraz moldatzen dira, ederto gainera.
Erantzun
Sartu