
Egunean Behin jokoaren Finala jokatu dugu gaur Azpeitiko Sanagustin kulturgunean 101 lagunen artean, eta lehia bizi, interesgarri eta are zaratatsu baten ondoren, Eneko Agirrezabal Segurakoa gailendu da. CodeSyntax-en asmatutako jokoaren denboraldiko berritasun nagusia, denok aldi berean partida berak jokatzeko aukera, primeran integratu da aplikazioan, eta bertaratutakoek zein antolatzaileek primeran pasatu dugu. Azpeitiko Udalaren, Kulturaz Kooperatibaren eta Domusa etxearen babesa eskertzekoa izan da.
Joan den asteburutik, tarteka, letra-zopak ari dira agertzen Egunean Behin jokoan. 6x6 laukiko karratu batean, 4 edo 6 letrako euskarazko hitz bat sartu dugu. Hiru aukeren artean, zein dagoen asmatu behar da. Truko gaiztoren bat erabili dugu apropos erantzuna zailtzeko, baina, ez larregi kexatu, zopak are zailago bihurtzeko gakoa ere eskura baitugu.
Azken egunetan, talde handiak sortzeko deiak ikusi ditugu Egunean Behin gure jokoaren erabiltzaileen artean. Herri baten baino gehiagotan herriko taldea sortu dela jakin dugu, eta kasu batzuetan, sari antolatuekin ere bai. Horixe da Zumaian Baleike herriko komunikabideak antolatu duena, eta Ulma kooperatiba taldeko langileen artean egin dutena da beste adibide bat.
Rikardo Arregi kazetaritza sarietan, "Komunikazio" kategorian finalista izendatu dute Egunean Behin jokoa. Andoaingo Udalak euskarazko hedabide, kazetari eta komunikazio jardunak saritzen ditu urtero sari hauen bitartez, eta aurten bi kategoriatan definitu dituzte: Kazetaritza eta Komunikazioan. Pozik gaude zortzi finalisten artean egoteagatik, noski.
Oporretatik indartsu itzuli da Egunean Behin euskarazko mugikorreko jokoa. Joan den astean, erabiltzaile eta partida-kopuru errekorrak erdietsi genituen. Udan egon ziren desinstalaketak, baina gehiago izan dira etorri diren erabiltzaile berriak (eta desinstaletuek ere ekingo zioten berriro batzuek, uste dugu). Bigarrren aste honetan ere, sari interesgarria: gau bat igarotzeko aukera (gosariarekin), Mutrikuko Haitzalde ostatuan.
Aste honetako Egunean Behin jokoko saria, bigarren denboraldiko hastapenean, Agur Etxebeste filmeko ekoiztetxeak eskaini digu. Estreinaldia irailaren 27an izango da, baina horra barik, irabazleek aukera izango dute aurre-estreinaldi batera joateko (horrelako bi izango dira, Donostian bat eta Bilbon bestea).