Teknologia albisteak

Gaur da 3. denboraldiko finala, zuzenean erretransmititua

Erabiltzailearen aurpegia
2020-04-08 : 10:28

Gaur arratsaldez izango da, 19.00etan, izango da Egunean Behin jokoaren 3. denboraldiaren final atzeratua. Joan den asteko Egunean² BERrogeialdiaren asteko erretransmisioak nola joan ziren ikusita, formula horretara joko dugu oraingoan ere. Finala Edurne Azkaratek aurkeztuko du gure Youtube kanaletik, zehazki leiho honetatik eta baliteke gonbidaturen baten konexioa ere gertatzea.

Finalera sailkatu dira:

  • 3. denboraldiko 100 onenak
  • 3. denboraldiko partehartzaileetan, 100 zozketaz.
  • Jokoan izandako azken partidan, joan den igandekoan, geratu ziren 100 onenak.
  • babesle eta antolatzaileon gonbidatu batzuk, tartean Laboral Kutxak antolatu zuen talde propioko irabazleak.

Hiru txanda jokatuko dira 10 galderakoak. Lehenak eta bigarrenak 100 puntu balioko dute, eta 3.ak berrehun. Gaur banatuko diren sariak haiek dira:

  1. Irabazlearentzat, Haitzalde etxean (Mutriku) 2 pertsonarentzat 2 gau, gosaria barne.
  2. Bigarrenarentzat, Aginaga sagardotegian 2 lagunentzat sagardotegi menua.
  3. Hirugarrenarentzat, Elkar dendan erabiltzeko 50 euroko bonoa

Lehen 10etan sailkatzen diren gainerakoei Egunean Behinen produktuen sorta bidaliko diegu etxera. Zozketa bidez banatzeko Elkar dendaeako 50 euroko beste 2 bono banatuko ditugu.

Finalean sarbidea lortu dutenek jada jaso dute notifikazioa, arratsaldez jokatzeko. Gainerakook, konektatu Youtube bidez eta arkatz eta papera hartuta, etxetik ere jokatu! Horretarako, inprimatzeko aukera baduzue behintzat, hemen dituzue txantiloi batzuk etxetik egin ahal izateko:

Bestela egin zuen orri propioak, 3 txanda direla kontuan hartuta.

Erantzun

Sartu