Hiznet Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikasle batek ikerketa planteatu du: Behin aplikazioak euskararen erabileran duen eragina aztertzea. Egindako analisia Hiznet graduondoaren webguneko atarian argitaratuko da, ikerketa-lanak atalean, baina formularioaren bidez egiten ari den iritzi eta datu bilketa anonimo izango da.
Antton Cuadrado ikertzailea ari da ikerketarekin (Facebook / Twitter). Lagundu eta hemendik bete formularioa, gusto baduzu. Minutu pare bat hartuko dizu.
Egunean Behineko sortzaileoi ere aparteko beste galdera sorta bat bidali digu Cuadradok. Adibidez, "Zer euskaldun tipologiarengana iristen da Egunean Behin aplikazioa?" edo "Zein izan da Egunean Behin aplikazioaren arrakastaren gakoa?". Kontu batzuen inguruko zantzuak baditugu, intuizioak eta datuak ere bai, eta horiekin erantzun diogu... baina funtsezkoena erabiltzaileon iritziak dira.
Hiznet hizkuntza plangintzarako graduondokoa EHUren berezko titulua da, Asmoz Fundazioaren laguntzaz antolatua. Formakuntza jasotzeaz gain, graduondoko ikasleek ikerketa-lanak entregatu behar dituzte. Azken urteotako adibide batzuk:
Hurrengo eguneraketan, Egunean Behini buruzko azterketa hortxe. Zabaldu zure inguruan, Whatsapp eta abarretan, formularioaren URL laburra emanez: https://labur.eus/7wzJ0
Erantzun
Sartu