Teknologia albisteak

Egunean Behin, BERrogeialdiaren Astearen itxiera eta 3. denboraldiko finala

Erabiltzailearen aurpegia
2020-04-04 : 12:33

Adi, lagunok, albiste inportanteak Egunean² BERrogeialdiaren astearen itxieraz, eta zorretan genuen 3. denboraldiaren amaieraz.

Gaur eta bihar, apirileko lehen asteburu honetan (hilak 4 eta 5), partidak jokatuko dira aplikazioan:

  • Gaurko 200 onenak eta 400 zozketaz, biharko erretransmisioan zuzenean parte hartzera gonbidatuko ditugu.
  • Bihar, 100 onenak, denboraldiko FINALERA pasatuko dira.

Erretransmisioak beraz, gaur eta bihar, Youtubeko gure kanal berri-berriaren bitartez, 600 lagun jokatzera gonbidatu ditugularik, 19.00etan Edurne Azkaraterekin. Gaur jada 11.00etan banatu dira 600 gonbidapen larunbatekoan parte hartzeko. Bihar goizeko 11.00etan beste zozketa bat eta beste 600 gonbidapen bidalketa,

Baina asteburuko kontu hauez gain, FINALA ere egin egingo da, 3. denboraldirako agindu genizuelako jokalarioi eta Laboral Kutxa babesleari. Ez da izango presentziala, jakina, baina jarraituko dugu Hiru Damatxorekin eta Edurne Azkarate aurkezlearekin ikus-entzunezko erretransmisioa egiten.

Datorren asteazkenean izango da, apirilak 8, 19.00etan Youtubez. Finalera sartuko dira:

  • 3. denboraldiko 100 onenak
  • 3. denboraldiko partehartzaileetan, 100 zozketaz.
  • biharko, igandeko partidako (apirilak 5) 100 onenak.
  • babesle eta antolatzaileon gonbidatu batzuk.

Sariak mertxandisina baino gehixeago izango dira, baina ez espero milioirik.

Eta horixe izango da: Aste Santuarekin, oporrak. Itxialdian bada ere, #geratuetxean, atsedena denontzat, eta 4. denboraldia pentsatzeko tarte bat guretzat. Eskerrik asko.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago