Teknologia albisteak

Egunean Behin: 5. denboraldi amaitu da, 4.4 milioi partida jokatuta

Erabiltzailearen aurpegia
2020-12-21 : 13:50

Egunean Behin jokoaren 5. denboraldia bukatu da, eta garaileak jakin dakizkigu. Aurretik ere saritxoak irabazi dituen Mikel Egiguren Mikelei, Ataungoa, izan da garaile, eta bihar jasoko du garailearen oroigarri bat Guuk denboraldiko laguntzailearen Donostiako dendan. 12 astez, astero astero 60.000 lagunek baino gehiagok jokatu duzue aplikazioan, guztira 83.973 kontu desberdinetatik. Eskerrik asko.

Denboraldiko podiuma honela geratu da beraz:

  1. Mikelei. Mikel Egiguren, Ataungoa. Haitzalde Mutrikuko hotelean asteburua irabazi du.
  2. Mielo. Mikel Sarriegi, Beasaingoa, lehen aldiz saritua jokoaren historian baina aldi berean juxtu azkenengo askeko lehiekatako irabazlea. Getariako Iribar jatetxean, bi lagunentzako otordua irabazi du (eta asteko saria, Xiaomi telefono bat, euskaratua, Guuk-en eskutik).
  3. Ariznabarrako txekorra. Aitor Oiarbide, Gasteizkoa; hau ere asteroko sarietan erreintzidentea. Errigorako saski bat jasoko du.

Denboraldiko zozketan bi partehartzaile aukeratu ditu zoriak. Bakoitzak Errigora saski bana jasoko du:

  • Eider Otaegi (Hernialde)
  • Maider Rodriguez (Zumaia)

Denboraldian milaka jokalarik hartu duzue parte, aurrekoetan bezala. Ia 84.000 lagun guztia, astero 60.000 partehartzailetik gora.

Guztien artean, 4.4 milioi partidatik gora jokatu dira: 4.410.153 zehazki, eta horietan bi partidek lortu duten 100 puntuko maximoa:

  • Beñat Arratibelek abenduaren 5ean 16 segundutan.
  • Txurdik abenduaren 6an, 20 segundutan.

Asterik onena irabazle nagusiak, Mikeleik, osatu zuen. Abenduaren 6an amaitutakoa izan zen: 622.7 puntu lortu zituen, datu ertain hauekin: 9.4 zuzen, 28.7 segundutan.

Asterik aste, hauek izan dira garaileak, eta aste bakoitzeko laguntzaileak jarritako saria eraman dutenak:

Eskerrik asko guztioi, partehartzaile, laguntzaile eta babesleoi, 5. denboraldi honetan ere jokoa bizirik izan duzuenoi.

Eguneraketa, asteazkena 12: Ekitalditxoa egin dugu Guuk enpresa laguntzailearen egoitzan. Saria jaso du Mikel Egigurenek, eta han izan dira Guuk-eko marketineko Amaia Begiristain eta Codesyntaxeko Maite Rementeria.

Ondo igaro Gabonak, eta 2021ean, gehiago...

Erantzun

Sartu