Datorren astelehenean, irailaren 28an, hasiko da Egunean Behin jokoaren 5. denboraldia. Oporraldietako etenem tradizioarekin jarraituko dugu oraingoz, eta abenduan Gabonen bezperetan amaituko da lehia, abenduaren 20an, hamabi asteko lehiaren ondoren. Guuk komunikazio-operadore berriak sustatzen ditu denboraldia eta bere sariak.
Hamabi asteko lehian, jokalari bakoitzari 5 asterik onenak zenbatuko zaizkio sailkapen orokorra egiteko. Gabonetan, lehia osatzean, sari hauek jasoko dituzte hiru lehenek:
Errigora ekimenetik, beste bi sari ere zoriz zozketatuko dira denboraldiko partaideen artean.
Sarien aldetik, lehen astea ere fuerte hasiko da. Asteroko babesle zerrenda osatzen ari gara, eta lehenbiziko astean, Guuk bera izango da: bi telefono mugikor euskaragarri izango dira lehen asteko saria, bata irabazlearentzat eta bestea zozketaz.
Jokoaren mekanikak lehen bezala jarraituko du. Galdera sorta berriak sartzen jarraituko dugu, eta 10 eguneroko txandan azkarren erantzutea izango da koxka. Bagenuen gogoa, uztailean jai hartu genuenean, udazkenerako zuzeneko ebento eta emanaldiekin gehiago saiatzeko, baina koronabirusaren pandemiaren egoerak ez du tamalez horretarako bide ematen. Hala ere, akaso zerbait sortuko da... badugu itxaropentxoa zerbait antolatzeko.
Gainerakoan, taldeen dinamika pizten saiatuko gara. Gaur goizean hasita eta hurrengo orduetan, whatsapp eta SMS bidezko sustapen kanpainatxo batean ari gara, jokoaren talde aktiboenen kudeatzaileei mezuak bidaltzen, beraien lagunarte, familia, enpresa-talde eta enparauak prestatzeko eskatuz. 40.000 talde inguru daude sortuta jokoan, eta inoiz izena eman duten 100.000 lagunen artean, 30.000 lagun talde-sortzaile edo kudeatzaile izan dira. 100.000 laguneko komunitatean, 30.000 aldi berean "komunitate-sortzaile" izatea poz handi bat da.
Animo guztiei, eta zorte on denboraldi berrian. Informazioa osoa, Egunean Behin 5D.
Jokoa instalatzeko:
Erantzun
Sartu