Gaur hasi da Egunean Behin jokoaren 6. denboraldia, bere denboraldiko babesle nagusiarekin (Elkar Dendak), baina pozik gaude astean astean, 8 babesle izango direlako hemendik hasi eta Aste Santuraino. Horietako batek, Izarkom komunikazio operadore kooperatiboak, ekimen propioa ere prestatu du, Izarkom Liga, eta horixe aurkeztu nahi dizuegu honakoan.
Izarkom Liga Izarkom-eko bazkide diren eta ez direnentzako dago zabalik, nahi duen orok hartu dezake parte. Ligan parte hartzeko mugikorrarekin estekan klikatu edo 99C64A gakoa erabili dezakezu, taldera gehitzeko.
Denboraldian zehar, astero, Liga/talde honetako irabazleari Izarkomen tixerta bidaliko diote, eta denboraldiko irabazleari, kaputxadun jertsea
Horrez gain, otsailaren 8tik 12rako astean, Izarkom izango da jokoaren babeslea. Aste horretan bi sari gehiago banatuko dituzte (ohi bezala, irabazle nagusiari eta zozketaz beste bati), eta sariak izango dira Izarkomeko kide diren ekoizle ezberdinen produktuekin osatutako saskia, honako produktuekin:
Bai, Izarkomeko bazkide dira jan-edaneko produktu horien ekoizleak... Informazio gehiago, hemen.n
Erantzun
Sartu