Euskaraldian Behin: "lehiaguneetan" saria datorren astean
Egunean Behin joko aplikazioak eta Euskaraldiak ariketa bat proposatzen dizuegu datorren asterako, propio sortu ditugun Euskal Herri osorako "lehiaguneetan" parte hartu, eskualdeka, eta datorren asteko lehia berezi horretan, saritxo xume bat eskuratzeko aukera izan. Euskaraldian Behin deitu diogu kanpainatxo honi.
Euskaraldia etzi hasiko da, azaroaren 20an, ostiralez, eta abenduaren 4a arte luzatuko da. Egunean Behin jokoaren dinamikan, hain zuzen ere, Euskaraldia dugu babesle datorren astean, azaroaren 23tik 29rako lehian, eta ohiko lehiaketaz gain, eskualdeko taldeetan lehia berezi bat proposatzen dizuegu. 22 "lehiagune" berezi sortu ditugu, eta horietako batean ematea izena, jokalaria bazara.
Talde edo lehiagune bakoitean ohorea jokoan, eta sari xume bat... Lehiagune bakoitzeko irabazleak Egunean Behin katilua eta Euskaraldiaren banderola jasoko du.
Jarraian, eskualdekako lehiaguneen zerrenda. Ez bazara eskualde edo lehiagune batekin ere identifikatzen, edo Euskal Herritik kanpo bazabiltza,
Munduan Alderrai taldean sartu zaitezke (22. taldean).
Araba
- 1 Gasteizaldea 9B48B5
- 2 Lautada 0EC710
- 3 Aiaraldea EC2C0B
Bizkaia
- 4 Bilboaldea 8CCFE6
- 5 Enkarterriak 366C42
- 6 Durangaldea CCD022
- 7 Lea Artibai 54A4A7
- 8 Busturialdea 66F67D
Gipuzkoa
- 9 Donostialdea A2CF5E
- 10 Debagoiena B29C99
- 11 Debabarrena AE1676
- 12 Tolosaldea 7F057A
- 13 Urola E8AED9
- 14 Goierri 65355B
Lapurdi
- 15 (herrialde osoa) 9AC902
Nafarroa Beherea
- 16 (herrialde osoa) F095A2
Nafarroa Garaia
- 17 Iruñerria 3AC1A8
- 18 Sakana 4A4B42
- 19 Bortziriak / Malerreka E248F6
- 20 Erribera / Lizarra 2168FD
Zuberoa
21 (herrialde osoa) D8C5C2
Besterik
- 22 Munduan Alderrai E079A5
Ikusten duzuen bezala, lehiagune bakoitzari kode edo giltza bat dagokio. Nola sartu lehiagune batera? aplikazioan taldeen interfazera joan, Plus zeinuen sakatu, eta giltzaren bidez gehitzeko eman, hor sartzeko dagokizun kontua.

Erantzunak kargatzen...