Otsailean izan ginen lehenengoz jokoaren babesle Kaixomaitia.eus, 4. denboraldiarekin eta izandako arrakasta ikusirik, aste honetan errepikatzea erabaki dugu.
Otsaileko kanpainak, alde batetik, harremanetarako webgunean bertan izen emateko deia egin genuen eta bestetik “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa [aka Sexuinkesta]” sustatu genuen, ikerketan parte hartzeko deia eginez. 2 banner jarri genituen eta galdera sorta bat ere prestatu genuen.
Aurrez halakorik susmatzen bagenuen ere, arrakasta itzela izan zen. Aste horretan ia 8.000 bisita berri izan genituen webgunean gehienak Sexuinkesta betetzera sartu zirelarik, 8.000 lagunek bete bait zuten galdetegia, aste horretan eta hurrengoetan, hilabetea osatu arte.
Harpidedun mordo bat ere jaso zituen webguneak, 406 guztira otsailaren 10etik otsaila amaiera bitarte.
Bere garaian esan genuen, EguneanBehin izan dela Kaixomaitia.eus en ia 14 urteko ibilbidean, zalantzarik gabe eta alde handiz, sustapen kanpaina arrakastatsuena. Gure xede taldearekin bat egiten du hein handi batean aplikazioak, otsaila parte horretan ia 80.000 euskaldunek jokatzen bait zuten galdera jokoa. Ez da bestelako kanpainarik egon, irrati, Facebook, Twitter, Google edo beste, hain denbora gutxian horrenbeste trafiko erakarri duenik webgunera.
Datu hau, gure ustez, oso kontutan hartzekoa beharko luke euskalgintzan aritzen diren edo xede talde euskaduna duten marka, elkarte eta abarrentzat. EguneanBehin bezalako jokoak, tresna digitalak eta bestelako euskarriak behar ditugu euskaraz bizitzeko baina baita ere euskarazko komunikazioa egiteko ere. Bai, baita publizitatea ere. Kaixomaitia.eus sendoagoa izan da aurten iaz baino eta hobeto amaituko du urtea eta hau besteak beste, EguneanBehin aplikazioan egindako kanpainari esker izan da.
Gauzak honela, zergatik ez errepikatu?
Ba bai, gaur azaroak 30arekin hasita, aste osoko babeslea izango gara eta berriro ere bi mezu helarazioko ditugu aste honetan jokoan ariko diren 60.000 lagun horiei. Gainera, Donostiako Pandora Tabernaren laguntzari esker, asteko saridunek bertan otordua egiteko aukera izango dute 8 lagunentzako; 4 irabazlearentzat eta beste 4 zozketa bidez.
Alde batetik azaroaren 16an elkar argitaletxearen babesarekin abian jarri genuen Kontaketa Erotikoen Lehiaketaren berri emango dugu eta bestetik, berriro ere, izen emate kanpaina, umore ikuitu txiki batekin. Bi mezuek, banner eta xede-orri propioak izango dituzte. Izen emate kanpainaren bannerrak berriak izango dira:
Bannerrak izen emate kanpaina
Xede orria izen emate kanpaina
Eta Lehiaketari dagokionez, banner berria eta xede orri berriak. Hauek:
Bannerra Kontaketa Erotikoen Lehiaketa
Xede orria Kontaketa Erotikoen Lehiaketa
Espero dezagun, aste honetakoa ere otsailekoa bezain kanpaina arrakastatsua izatea eta luzez EguneanBehin jokoa ere gure artean izatea.
Zorte on aste honetako partehartzaile guztiei, bide batez!
Erantzun
Sartu