Teknologia albisteak

Kaixomaitia: hainbat sustapen ekimen bere babesle astean

Erabiltzailearen aurpegia
2020-12-01 : 14:02

Aste honetako babeslea Egunean Behin jokoan, otsailean izan zen bertsua,Kaixomaitia. Sustapen kanpaina gisa arrakastatsua izan zitzaiola-eta, errepikatzea erabaki dute.

Sarietan eskuzabal jokatuko du Kaixomaitiak, eta lau lagunentzako otorduak izango dira sariak, Donostiako Pandora Tabernaren laguntzari esker, 4 irabazlearentzat eta beste 4 zozketa bidez.

Era berean, aste honetan promozio berezian dago harremanak egin eta jendea ezagutzeko webgune euskalduna: astebeterako probaldia doan egiteko aukera dago, eta harpidetza mota berri bat, "betirakoa", 60 euroren truke. Aukera horiek aprobetxatzeko, sarhemendik eta ireki kontua Kaixomaitian.

Era berean, beste ekimen bat ere martxan du egunotan Kaixomaitiak: Kontaketa Erotikoen Lehiaketa antolatu du, Elkar argitaletxearen babesarekin.Hemendik bidal daitezke proposamenak, abenduaren 21a arte.

Zortzi kontaketa onenen egileek liburu sorta eta Elkarreko 100 euroko opari txartela jasoko dute, baina horrez gain, hiru lehenek, 1.000, 500 eta 250 euroko sariak jasoko dituzte.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago