Teknologia albisteak

Hau da kikila edo krinjea (cringe) ematen diguna AA aplikazio honek

Sustatu
2025-04-18 : 09:27

Inori burutatu zitzaiokeen adimen artifizialaren (AA) bidezko aplikaziorik zatarrenetakoarekin topo egin dugu. Cringe edo krinje ematekoa, euskaraz esan dezakegu kikila, adibidez, modu txukun batean. Zure gurasoak nagusiak badira, zure partez deitzen die telefonoz InTouch aplikazioak. AAk hitz egingo du zure ahotsarekin, eta horrela lasai izango omen dituzu gurasoak.

Publizitatea

Llama 4 atera berri du Metak eta ahizpa/arreba proba pasatzen du

Sustatu
2025-04-08 : 16:02

Meta Interneteko erraldoiak atera duen bere hizkuntza eredu handi edo AA oinarriaren bertsio berriak, ahizpa/arreba proba oso ondo gainditzen du. Honela deitu diogu beste batzuetan ere baliatu dugulako test hori, ergatiboa testeatzearekin batera, ea euskaraz nola dabiltzan AA hauek. Euskararen bereizgarritasun nahiko partikularrak direnez. Llama 4 da delako eredua, eta sarean probatu dezakezue zuek ere.

 

Elon Musken adimen artifizialeko markak: Grok eta xAI

Sustatu
2025-04-04 : 08:53

Zurrumurruak zabaldu dira Elon Muskek AEBetako administrazioan duen rola aldatzekotan edo amaitzekotan egon daitekeela, bederen ofizialki. Defenestrazioa benetan, edo disimulu taktikoa? Tesla autoen negozioa ere txarto doakio, baina gure aburuz Musk ez dago inolaz porrotaren ateetan, eta aldiz, adimen artifizialeko (AA) proiektuen lehian, indartsu ari dela dirudi. Grok eta xAI marken inguruan izandako berriek garamatzate susmo hori izatera.

Ghibli memeak: euskal adibideak, eta zalantza etikoak

Sustatu
2025-04-02 : 08:29

Azken egunetako meme modakoa da, eta polemika ere badakar berekin. Irudiak hutsetik sortu edo argazkiak eraldatu, anime film japoniarren estiloan, bereziki Ghibli etxearen estetikarekin sortuz gauzak. Euskal adibide batzuk ekarri ditugu hona, eta zalantza edo galdera batzuk planteatu ere bai.

Whatsappen AAk oso ondo daki euskaraz, baina Metak zentsuratu egiten du

Sustatu
2025-04-01 : 09:40

Whatsappek Meta AI izendatu duten adimen artifizial (AA) bat integratu du bere aplikazioan txat egiteko berarekin. Galdetu zerbait "kontaktu" horri, eta erantzuten dizu. Euskarazko galderak ere ulertzen ditu, eta euskaraz erantzun ere bai, baina milisegundu batzuen ondoren, ezabatu egiten du euskaraz esandakoa eta ingelesezko gezur batekin ordezkatzen du: ez dakiela euskaraz esango dizu.

APPLAI biltzarra maiatzean, adimen artifizial aplikatua EAEn

Sustatu
2025-03-29 : 13:15

APPLAI 2025 izeneko kongresua antolatu dute maiatzerako. Adimen Artifizial Aplikatuaren arloan EAEn egiten den erreferentziazko kongresu gisa definitu dute antolatzaileek, eta bigarren edizioa du aurten.  Sektoreko adituak, enpresak eta zaleak bilduko ditu, IAko azken aurrerapenak, arrakasta-kasuak eta joerak partekatzeko. Aukera paregabea izango da Adimen Artifiziala hainbat industria nola eraldatzen ari den ikasteko, konektatzeko eta deskubritzeko.

AskHezi garatu dute, diktaketak egiteko tresna

Sustatu
2025-03-22 : 09:45

Elhuyar Fundazioaren taldeko Orai NLP adimen artifizialeko zentroak AskHezi garatu du, haurren ahotsekin dabilen euskarazko diktaketa-sistema. AskHezik hizketa transkribatzeko balio du (euskara, alegia), eta, ahozko komandoen bidez, aldaketak egin edo akatsak zuzendu daitezke.

Robot humanoide txinatarren aroa

Sustatu
2025-03-05 : 09:02

Badira urte batzuk hemen Sustatun Boston Dynamics enpresa estatubatuarraren Atlas robot humanoideak erakutsi genituela. Azken urteetan Atlas horiek zertxobait hobetu dira, baina Txinatik datoz gaur egungo robot humanoide nagusiak, gaitasunetan eta prezioan lehiakorragoak, eta prestazioetan, Unitree markakoak bederen, izugarri onak.

Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Sustatu
2025-02-21 : 09:35

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduko galdera sorta egin du Legebiltzarrean.

Euskorpora elkartea eta Euskorpus aurkeztu dituzte gaur

Sustatu
2025-02-19 : 15:27

Euskorpora elkartearen aurkezpen ekitaldi jendetsua izan da gaur Donostian, eta Euskorpus izeneko egitasmoaren berri eman dute bertan. Euskorpus euskarazko hizkuntza baliabide digitalen banku bat izango da, eta 5 milioi pasa inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.

Deepseek, soziolinguista euskaltzalea

Sustatu
2025-02-19 : 08:43

Deepseek adimen artifizial berri eta modakoa euskaraz ondo dabilela ikusi genuen beste batean, baina beste euskaltzale batek, Kike Amonarriz soziolinguistak, jakintza test interesgarrian proposatu dio: "Kaixo DeepSeek. Nola ikusten dituzu euskararen egoera eta etorkizuna?". Erantzunak Twitterreko hari bateko irudietan itsatsi ditu Amonarrizek, eta testu bihurtuta ekarri ditugu hona.

Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sustatu
2025-02-13 : 08:52

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz maila bikain batera iritsi diren) hizkuntza-jarduera arautuetan duten eragina aztertu dute. 

Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

Sustatu
2025-02-10 : 11:57

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia nazioarteko erdara nagusietan doan eta ez oso legalki lortzeko, Libgen erabiltzea nahiko erraza da (euskaraz apenas dagoen ezer).

Deepseek bertsotan: silaba kontaketa eta arrazoiketa bitxia

Sustatu
2025-02-05 : 08:28

Xabi Ezpeleta informatikarik bertsoak egiteko eskatu dio Deepseek adimen artifizialeko modako zerbitzuari, eta sistemak ustez omen duen "pentsamendu katea" azaltzeko balio izan dio, nolabait. Mastodonen jarri duen haritik, hona dakarkigu.

Txatbotak neurtzeko Ebaluatoia jarri du martxan Hitz Zentroak

Sustatu
2025-02-03 : 12:35

Hitz zentroak, adimen artifiziala (AA) eta beste hizkuntza-teknologia batzuk euskaraz eta euskararentzat lantzen ari den ikertegiak, Ebaluatoia jarri du martxan. 20 txatbot eredu ebaluatzeko proposamen bat da, euskaldun guztioi irekia otsailaren 17a arte, eta sariekin, partehartzea sustatzeko. Ebaluatuko diren 20 ereduen artean izen ezagunekoak daude, eta orain arte publiko egin ez diren Latxa sistemaren txatbot bertsio batzuk ere bai, baina ebaluazioa anonimoa da, txat egitean zeuk esan beharko duzu zein iruditzen zaizun hobea saio bakoitzean.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››

Publizitatea

Sustatu Adimenez

Adimen artifizialari buruzko Sustatuko albisteen atala da Adimenez. Astero egiten dugun Segura Irratiko eta Twitch kanaleko zuzenekoa ere sarri gai berari buruzkoa da, eta bideo horiek Youtubeko kanal batean jartzen ditugu.

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: