Elhuyar Fundazioaren taldeko Orai NLP adimen artifizialeko zentroak AskHezi garatu du, haurren ahotsekin dabilen euskarazko diktaketa-sistema. AskHezik hizketa transkribatzeko balio du (euskara, alegia), eta, ahozko komandoen bidez, aldaketak egin edo akatsak zuzendu daitezke.
Aurkezpena egin da astean, eta demo bat erakutsi dute halaber. Ahotsa testu bihurtzen duen tresna baino gehiago da, ikusi bideoan nola Isaac Newton izena ez duen asmatu transkripzioak, baina gero aginduak emanez, teklatua ukitu gabe, egin daiteke testuan termino pare bat zuzentzeko eta, adibide gisa, N-E-W-T-O-N izena letraz letra nola osa daitekeen.
Hezkuntzaren munduan ikasle guztien inklusibitatea lortzeko bidean egin da AskHezi, behar bereziren bat daukaten haurrek euskaraz ikasteko duten eskubidea bermatzeko.
Oraik garatu du plataforma, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako Integrazio Batzordeak eta Nafarroako Sortzen Elkarteak bultzatuta, Languneren aholkularitzarekin eta 'Euroeskualdeko hiritartasuna' deialdiko eta SPRIren dirulaguntzei esker. Ikastola eta eskola publikoetako 479 ikaslek ere eman dute laguntza, bere ahotsak grabatuz, 70.000 grabaketatik gora egin direlarik.
Informazio gehiago, Orairen wegbgunean.
Erantzun
Sartu