Teknologia albisteak

Deepseek bertsotan: silaba kontaketa eta arrazoiketa bitxia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 08:27

Xabi Ezpeleta informatikarik bertsoak egiteko eskatu dio Deepseek adimen artifizialeko modako zerbitzuari, eta sistemak ustez omen duen "pentsamendu katea" azaltzeko balio izan dio, nolabait. Mastodonen jarri duen haritik, hona dakarkigu.

Ezpeleta gaijartzaile, halakoa eskatu dio Deepseek-i. "Bota bertso bat zortziko txikian euskararen etorkizunaren inguruan". Jarraian, bi minutu pasatxo eman ditu Deepseekek pentsatzen edo.

Euskaraz ulertzen du. Bertsoa zer den ezagutzen du. Metrika eta errimak nola diren badaki, 6 eta 7 silabako lerroak lotu behar dituela. 

Hala ere badirudi tartean urduritzen dela, denbora bat pasa ondoren ez badu oraindik ezer lortu. Baina arrazonamenduetan jarraitzen du:

"This is really challenging", pentsatu du tartean bere barnerako (hau erronka da zinez"). Eta ondoren, saiakera bat proposatu dio Ezpeletari.

Etorkizun argi horretan (7)
Euskarak indar berria (6)
Hizkuntza zahar baina bizirik (8) – too long. Adjust to "Hizkuntza zaharra bizi" (7)
Gazteok daramagu gora (7) - too long. Adjust to "Gazteok darama gora" (6)
Teknologiari esker (7)
Munduan barrena zabaldu (7) - too long. Adjust to "Munduan hedatzen da" (6)
Euskal kultura sendoa (7)
Betiko eutsi beharra (6)

Silaba kontaketan ez dabilela finegi zehaztu dio Ezpeletak ingelesez, ze goiko proposamenari begiratzen badiozue, Deepseekek batzuetan 8tik 7ra jaitsi behar duela zehazten badu ere, beste kontaketa batzuk ere ez ditu ondo egin: Lehen bertsoan ez daude 7 silaba, adibidez, 9 baizik.

Eta beste hurbilpen batzuekin saiatzen omen da Deepseek. Horien artean, Ezpeletaren aburuz interesgarria dena, kontaketan zuzenago dabilela ematen duenean, hitz eta silaba extra bat gehitzen du Deepseek-ek, "bai" bat, kontaketan batuketa zuzena gehitzeko, baina horrela esanguran ñabardura beharbada okerra ere sar dezakeela ondorioztatzen du...

Azkenean, Ezpeletak ere bere partetik instrukzio sorta bat eman ondoren, emaitza:

Etorkizun argi hau (7)
Euskarak indartzen (6)
Hizkuntza bizirik da (7)
Gazteok bultzatzen (6)
Teknologiak lagun (7)
Mundura zabaltzen (6)
Euskal kultura sendo (7)
Betiko gordetzen (6)

Zeina eman duen, gainera, kontaketa eta ingelesezko itzulpenarekin hornituta, egitekoa ondo bete duela demostratzeko edo:

Tira, Ezpeletaren eta Deepseeken testu eta irudi originalak, Mastodonen. Hurrengoan ofiziotan jarriko ditugu Xabi eta AA sistema.

Erantzun

Sartu