Deepseek adimen artifizial (AA) txinatarra oso ondo dabilela euskaraz erakutsi genizuen atzo. Eta bere abantaila batzuk gainetik azaldu, baliabide aldetik askoz gutxiago kontsumitzen ahal dela, eta libreki deskargatu eta instala daitekeela. Alde honetatik, zehaztapen batzuk gaurko artikuluan. 1.5B eta 8B bertsioak martxan ikusi ditugu ordenagailu arrunt batean, eta ez dira gauza euskaraz erantzuteko. Hala ere, gure aburuz, Deepseek-en etorrerak sortutako lurrikara ez da irudipenezkoa bakarrik, benetakoa baizik, eta euskararen alorrean ere izango da eraginik.
Albiste bihurtu da Deepseek adimen artifizialeko sistema txinatarra azken egunetan. Zabaldu denez, eredua askoz merkeagoa da garapenean eta kontsumoan, baina Claude edo ChatGPT iritsi diren mailara jauzi bat egin du. Gainera, lizentzia libre eta doakoaz banatu dute erabiltzeko. Eta guk konprobatu dugunez, primeran dabil euskaraz.
Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki Mark Zuckerberg (Meta), Jeff Bezos (Amazon), Sundar Pichai (Google), Elon Musk (X/Twitter, SpaceX, Tesla), eta pixkat atzerago Tim Cook (Apple). Eta izen horiek eta beren enpresak edo beste erraldoi batzuk lehen lerroan egongo dira politiketan ere, aginteko lehen eguneko erabakiek erakutsi dutenez.
Hala nola SPAM-a den e-postako zaborra, SLOP-a da Interneten pilatzen ari den adimen artifizialarekin sortutako zaborra. Kaka pilatzen ari zaigula Interneten, lagunak. Lehen gure postontzi elektronikoetan bezala, beste hainbat bazterretan orain, Joxe Rojas adituak aipaturiko Internet apurtuaren teoriari oinarri emanez. Slop hitza zera da, beraz, neologismo bat, adimen artifizial sortzaileak sortutako eduki kaskarra definitzeko.
Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan ditzaketelako. Urte hasiera honetan nabarmendu daitekeen kasu larri bat da Apple egiten ari dena bere albiste laburpenekin, gezurrezko albisteak emanez eta ez gainera bere izenean, baizik eta kazetaritza-erakunde handien izenean,
Hitz Zentroak zabaldu du sareetan kolaborazio eskaera bat, ez Zentroak berak sortutako ekimena baizik eta Huggingface erakundean Argilla deitu duten esperimentu eleanitzekoa, adimen artifizialak (AA) entrenatu ahal izateko datu sorta eleanitz libre bat sortzekoa. Ekimen honen lehen urratsa testu batzuen kalitatea neurtzea da, hau da, hezkuntzarako baliagarriak diren edo ez esatea.
Bertso Hackatoiaren lehenengo edizioa ospatuko da abenduaren 14an BadaLaben, Errenterian. Ekitaldiaren antolatzaileak Jaime de los Ríosek zuzentzen duen ARTEK[LAB] eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa dira. Bertso Hackatoia, goizeko 11:00etan hasi eta arratsaldeko 16:00ak aldera amaituko da. Bertsolaritza eta teknologia nahasten dituen ekitaldia da eta bi gaiak uztartzen dituzten hitzaldiak eta tailerrak egongo dira.
X/Twitter plataforman Grok izeneko adimen artifizialeko (AA) sistema trebatu dute azken hilabeteetan, eta ordainpeko kontuen esku egon ondoren, Elon Musk-ek erabaki du erabiltzaileentzat doan jartzea. Muskek ohi duen prudentzia eskasarekin, irudigintzako beste AA batzuetan pertsonaia errealekin irudiak egiteko modua moztuta egon arren, ez Grok-en: pertsonaia ezagunak marrazten ahal dituzu nahi duzuna irudikatzen (edo horretan saiatu behintzat) errealismo maila handi batekin.
Coca-Colak Gabonetako kanpainarako diseinatu dituen iragarkien artean adimen artifizialeko (AA) bideo-sorkuntzan oinarritutako bat nabarmendu da. Kritika latzak jaso ditu, txarra delakoan. Aurretik antzekoak jaso zituen Toys R Us kateak, beste bat egiteagatik Sora tresna erabiliz. AA erabilpenaren eutsigarritasunaren kontuaz gain, beste alderdi bat nabarmentzen da iragarkietan: pobrezia estetiko-grafikoa. AA-bidezko iragarkiak irudimen eskaseko sekuentzia txikiak besterik ez dira, elkarren ondoan pegatuta. Doako tresnekin Sustatun bertan sortu ditugun mini-klipak oso gertu daude, azken batean, Coca-cola bezalako handi batek sortu duen produktutik.
Uztailean kaleratu zuen deialdia Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, "Adimen Artifizialaren eragin negatiboa" borrokatzeko laguntzak emateko hedabideei. Joan den astean argitaratu zen banaketa, eta gaztelerazko medioek eraman dute gehiena, tartean adimen artifizialaren bidez albiste absurdoak argitaratzeko ohitura duten batzuk.
Durangoko Azokaren alor digitala da Kabi@ espazioa eta egitaraua. Aurtengo edizioan, abenduaren 5ean eta 6an izango dira Kabi@ko ekitaldiak, Azokaren lehen bi egunetan (gero 8ra bitartean iraungo du). Ekitaldiak banatuko dira Durangoko Bizenta Migel Liburutegiaren eta Landako gune nagusiaren artean.
IEB Biltzarrean ostegunean bildu ziren lagunen artean inkesta itsua antolatu du Hitz Zentroak (Latxa hizkuntza eredu handiaren sortzaileak), euskaraz ondoen moldatzen den adimen artifiziala (AA) aukeratzeko. 335 lagunek bi egunez egin dituzte euren aprobak eta preferentziak adierazi, jakin gabe zein sistemak ematen zizkien erantzunak. Claude suertatu da onena, 2. ChatGPT eta 3. oso distantzia txikian Latxa eredu bat.
Azaroaren 11n eta 12an, datorren astelehen eta asteartean, DOK Summit ospatuko da Bilbon, ekosistema digital, teknologiko eta enpresarialaren eragile mordoxka bat bilduko dituen ekitaldia. Topaketa hau aukera paregabea izango da aztertzeko eraldaketa digitala nola aldatzen ari den merkatuak, enpresak eta ibilbide profesionalak, iraunkortasunak eta talentu digitalak funtsezko zeregina duten testuinguru batean. ESLE Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak antolatzen du, beste eragile batzuekin.