Teknologia albisteak

APPLAI biltzarra maiatzean, adimen artifizial aplikatua EAEn

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-03-29 : 13:15

APPLAI 2025 izeneko kongresua antolatu dute maiatzerako. Adimen Artifizial Aplikatuaren arloan EAEn egiten den erreferentziazko kongresu gisa definitu dute antolatzaileek, eta bigarren edizioa du aurten.  Sektoreko adituak, enpresak eta zaleak bilduko ditu, IAko azken aurrerapenak, arrakasta-kasuak eta joerak partekatzeko. Aukera paregabea izango da Adimen Artifiziala hainbat industria nola eraldatzen ari den ikasteko, konektatzeko eta deskubritzeko.

2025ko maiatzaren 14an izango da, goiz eta arratsaldez, Euskalduna Jauregian Bilbon. 

Aste batzuk falta dira, baina deskontudun sarrerak mugatuak lortzeko aukera orain da. %25eko deskontua ApplAI25CONGRESS25 kodea erabiliz biltzarraren webgunean.

Egitaraua zehaztu gabe dago oraindik, baina hizlari zerrenda bat aurkeztu dute. Besteak beste, euskarazko adimen artifizialeko ekimenetan diharduten Hitz Zentroko Eneko Agirre zuzendaria izango da, eta Vicomtech zentroko Ixabel Arbide.

 

 

Erantzun

Sartu