"Atlas" humanoidea, Boston Dynamics-en robot berria
2016-02-25 11:17
Herenegun publikatu zuen Boston Dynamics enpresak bere azken robotaren bideoa. Atlas humanoidea ikus dezakegu bideoan. Ia 1,80 zentimetroko altuera dauka, eta 80 kiloko pisua bertsio berriak (hemen aurreko bertsioa ikus dezakegu). Ateak irekitzen ditu, elurretan oinez dabil eta ia bost kiloko kaxak apaletan lagatzen ditu. Amaieran hockey makil batekin oreka galdu arazten diote. Espero dezagun Atlas ez haserretzea lurrera botatzearren, beldur apur bat ematen du eta Googlek erositako enpresa honek egindako robotak.
Erantzunak kargatzen...