Teknologia albisteak

AA euskaraz lantzeko webgune didaktikoa: Artifiziala.eus

Sustatu
2026-03-16 : 15:49

Duela egun batzuk Mate.eus martxan jarri zuen bezala (hemen albistea), beste proiektu bat prestatu du orain Beñat Erezuma pedagogo, dibulgatzaile eta adimen artifizialeko (AA) adituak. Adimen artifiziala euskaraz eta modu didaktikoan lantzeko webgune berria da Artifiziala.eus.

Publizitatea

Adimen artifizialaren eragina lanbideetan: lehen datu errealak eta proiekzioak

Sustatu
2026-03-16 : 10:09

Claude adimen artifizialeko (AA) txat-bota egin duen Anthropic enpresak ikerketa-txostena kaleratu du zein lanpostutan egongo den galera handiena AAren ondorioz. Informatikako programatzaileak estutu beharko lirateke gehien, eta eskulanetan oinarritutako ofizioak dira eragin gutxiena pairatzen ari direna.

Roy Battyk buletekin hitz egingo digu, eta beste zerbait galdetu nahi diogun proposatu

Sustatu
2026-03-14 : 10:34

Ikusi izan ditut gauzak gizakiok irudikatu ere ezin dituzuenak. Erasoko untziak sutan Oriongo lepotik gertu... Roy Batty erreplikantearen azken eszena Blade Runner klasikoan, hiltzear (edo deskonektatzear dela). Poesia egin zuen Battyk orduan (gidoilariak, noski). Baina benetan erreplikante batekin topo egiten dugunean, horrela hitz egingo digu? irudika dezagun adimen artifizialeko (AA) txatbotetatik eratorriko direla erreplikanteak...

Greetings Professor Falken, berriz gerra nuklearrera jokatzeko prest?

2026-03-11 : 09:53

Londresko King's College unibertsitateko ikertzaileek egin duten azterketa baten arabera, krisi geopolitiko eta belikoen simulazioetan jarritako adimen artifizialek (AA) eraso nuklearra gomendatzen dute azkenean kasuen %95ean. Emaitza komentatzeko filma ezagunak ekarri dituzte batzuek gogora,Terminator saileko Skynet sistema (gizakien kontrako eraso nuklearra agindu zuena armen kontrola eman zitzaionean), eta WarGames-ekoa (1983), non halako adimen artifizial batek jolasean bezala ia eraso nuklear masibo bat agintzen duen. Azkenengo horrek memoria pixkat freskatu dit, nola Professor Falken hark programatu zuen jolas hura, "Gerra Termonuklear Globala", erabili izan nuen duela 20 urte analogia bat egiteko teknologiaren erabileraz eta euskaraz... Argitu dezadan: Oso zentzu desberdinarekin orain kontuak duen jite ilunarekin. Esplikazioa jarraian.

 

Agente adimentsu batek Sustatun argitaratu nahi izan du

Sustatu
2026-03-02 : 08:29

Joan den ostegun goizaldean, erabiltzaile batek adimen artifizialeko tresna bati buruzko artikulua kargatu zuen Sustatun argitaratzeko. Erabiltzaile ez-balioztatu eta baieztatuen kasuan bezala, moderazio zerrendan geratu zen artikulua, argitaratu gabe. Edukia euskaraz txukun idatzia, tresna jakin bat sustatzekoa zirudien, baina estekak pixkat susmagarriak ere bai eta testuan bideo sorkuntza aipatzen zen arren, irudi sorkuntza zen gehitutako irudi atxikian aipatzen zena. Dena AAA batek, adimen artifizialeko agente batek, egina dela uste dugu, erabiltzaile batekin erregistroa egin zuen, eta jatorrizko auskalo ze hizkuntzatako edukia itzulita, horixe argitaratzen saiatu. Hauxe da datorrena, argitalpen plataforma kolaboratiboetan AA agenteek sortutako slop, spam eta auskalo ze scam (iruzur) datorkigun.

 

Euskara eta Hitz Zentroa ALIA proiektuaren barruan, Espainiako Gobernuaren AA ekimenean

Sustatu
2026-02-24 : 15:33

HiTZ Zentroak hiru ekimen estrategiko aurkeztu ditu aste honetan, eta beste zenbait garapen sarean jarri ere bai azken asteotan, adimen artifiziala euskaraz garatzeko ahaleginen barruan. Bereziki, ALIA izenarekin garatu diren tresnak aurkeztu dituzte. Espainiako Gobernuak adimen artifiziala hizkuntza ofizial desberdinetan garatzeko ekimen multzoa da ALIA.

Seedance AAk oso gogor petatzen du bideo sorkuntzan

Sustatu
2026-02-16 : 09:34

TikTok sortu zuen enpresa txinatarra, Bytedance, munduko erraldoi teknologiko handienetakoa 10 azken urteotan, adimen artifizialaren (AA) alorrean ere sekulako aurrerapenak egiten ari da. Egunotan bideoak sortzeko Seedance produktuaren 2.0 bertsioa atera dute, eta Seedream irudi finkoenaren 4.5 bertsioa, eta biralak bihurtu dira bere emaitzak, ikusgarriak baitira benetan.

Moltbook modan jarri da bat-batean, baina haren azpiko Openclawn dago mamia

Sustatu
2026-02-04 : 08:36

Ziurrenik batek baino gehiagok irakurri duzue azken egunetan, tekno-albisteak jarraitzen badituzue, Moltbook izeneko "roboten edo AA agenteen sare sozial" batek eztanda egin duela. Baina horren inguruko hype guztiaren azpian, bada zerbait interesgarria: Openclaw izeneko gauza bat, "agente" deitu ohi den adimen artifizialeko laguntzaile pertsonala.

Slop musika copyright-dun musikaren plagio zuzena dela demostratu dute

Sustatu
2026-01-18 : 09:54

Slop musika, hau da adimen artifizialeko (AA) sortzen dute musika-mordoiloa copyright-dun musika zuzenean plagiatuz sorten dela demostratu dute AEBetako unibertsitate kontsortzio bateko ikertalde batekoek. Musika mota hori sortzen duten Suno bezalako zerbitzuek diote "sorkuntza berria" dela euren emaitza, eta estilo jakinak imitatzen ikasi dutela beren AA sistemek, estilo baten orokortasunak errepikatzeko gai direla. Baina ikertzaile hauen metodo ondo pentsatuak (Adversarial PhoneTic Prompting edo APT deitu diote) agerian jarri du abesti zehatzak kopiatzen dituela Sunok. Ez da estilo berregiketa bat, plagio zuzena baizik.

Twitter kakamokordoko AAk (Grok) jendea biluzten du argazkietan

Sustatu
2026-01-09 : 10:26

Twitter sare sozial kakaztuan (Elon Musk-ek erosi ondoren X izendaturiko horretan), 2026 hasieran eskandalua dugu adimen artifizialeko (AA) Grok luzapenari argazkiak eraldatzeko eskatuta, jendea biluzten duela kalitate handiko deepfake-eak sortuz. Guztizko biluztasuna ez, baina bikini eta barruko arropetan utzi bai, ikuspegi sexualizatuak eskainiz. Emakumeen kontrako jazarpen/eraso iturri masiboa bihurtu da, eta haurren argazkiekin ere funtzionatzen du gauza higuingarri honek.

Euskorpora garatzeko hitzarmena Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean

Sustatu
2026-01-01 : 12:21

Duela aste batzuetako albistea, baina orain erori zaigu esku artera: Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak izenpetutako hitzarmena, Euskorpora proiektuaren bitartez euskararentzako teknologiak garatzeko 10.5 milioi euroko inbertsioa aurreikusten duena. Azaro amaieran argitaratu zen BOE Espainiako buletinean.

Urteko hitzak: muga-zerga eta slop

Sustatu
2025-12-19 : 08:14

'Muga-zerga' 2025. urteko hitz hautatu dute Euskaltzaindiak eta UZEIk. Donald Trumpek iragarri dituen muga-zerga berriei buruzko albiste ugariek termino hori finkatzen lagundu dute. Hain zuzen ere, espainolezko urteko hitza aukeratu ohi duen Espainiako Fundeu fundazioak ere termino bera hautatu du: arancel (gaztelaniazko sinonimoa). Ingelesez ohitura bera duen Merriem-Webster hiztegiak, aldiz, slop terminoa hautatu du, ingelesezkoa noski, baina euskaraz ere erabiltzen hasi dena. Eta hemen, Sustatun, horrekin lerratzen gara, sloparekin, ez terminoarekin, baizik eta 2025erako hautuarekin.

Galdetegia: euskalkiak eta kode nahasketa hizkuntza teknologiak erabiltzean

Sustatu
2025-12-08 : 09:58

Hitz Zentroak galdetegi baten bidezko datu-bilketa bati ekin dio, nola bizi duzu euskara mundu digitalean aztertzeko. Zehazki, euskalkiak, kode-alternantzia eta hizkuntza-teknologiak egunerokoan nola uztartzen ditugun ezagutzeko asmoa du ikerketak. Bete formularioa minutu gutxi batzuetan eta lagundu.

 

Musk eta bere ideologia, erridikulu patetiko eta agerikoa egiten Twitterren

Sustatu
2025-11-26 : 09:41

Elon Musken X/Twitter sarean bere sortzailea eta ideologia erridikuluan uzteko desastreak gertatzen ari dira. Azken astean, bi intzidente nabarmen. Batetik, Grok adimen artfizialak Musk modu patetikoan goraipatzen duela etengabe. Bestetik, kontuen jatorria bistan uzten duen funtzio batek agerian utzi duela MAGA eta ultraeskuineko kontu asko "atzerritarrak" direla, edozein herrialdetatik dabiltzan kontuak, ustez patriotikoak balira bezala. 

Gemini 3 aurkeztu du Googlek eta euskaraz dago

Sustatu
2025-11-19 : 13:17

Bere adimen artifizialeko (AA) tresnaren bertsio berriena aurkeztu zuen atzo Googlek, enpresako nagusiaren mezu baten bidez (hemen ingelesezko eta gaztelaniazko bertsioak, pixkat desberdinak elkarren artean). Gemini markaren Gemini 3 bertsioa da, eta lantzamenduan hizkuntza gehiagotan erabili daitekeela esan dute: horien artean euskara dago.

Aurrekoak ››

Publizitatea

Sustatu Adimenez

Adimen artifizialari buruzko Sustatuko albisteen atala da Adimenez. Astero egiten dugun Segura Irratiko eta Twitch kanaleko zuzenekoa ere sarri gai berari buruzkoa da, eta bideo horiek Youtubeko kanal batean jartzen ditugu.

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: