Teknologia albisteak

Euskara eta Hitz Zentroa ALIA proiektuaren barruan, Espainiako Gobernuaren AA ekimenean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 15:32

HiTZ Zentroak hiru ekimen estrategiko aurkeztu ditu aste honetan, eta beste zenbait garapen sarean jarri ere bai azken asteotan, adimen artifiziala euskaraz garatzeko ahaleginen barruan. Bereziki, ALIA izenarekin garatu diren tresnak aurkeztu dituzte. Espainiako Gobernuak adimen artifiziala hizkuntza ofizial desberdinetan garatzeko ekimen multzoa da ALIA.

Honako ekimenak aurkeztu dituzte:

  • ALIA proiektua, hizkuntza ofizialetarako (euskara eta inguruko erdaretarako alegia= berariaz entrenatutako eredu eleanitzen azpiegitura publikoa.
  • ALIA Kit-a, eredu eta testu, ahots eta itzulpen baliabide irekien multzoa, Espainiako Estatuko ekimen publiko baten barruan.
  • AI Factories sarea, superkonputazioko azpiegitura aurreratuetarako sarbidea eta RES eta EuroHPCn eredu pertsonalizatuak entrenatzeko euskarri aditua eskaintzen dituena.

Hitz zentroaren iritziz, adimen arfifizial (AA) aurreratuaren azpiegitura publikoen multzo honeek "berrikuntza-gaitasuna nola indartu dezakeen eta ezagutzaren ekonomia berrian Euskadiren lidergoa nola indartu dezakeen" erakusten du, eta enpresei eta gizarte-eragileei gonbitea egin diete erabiltzeko. Bereziki, Alia Kit aukera ona dela diote, "enpresa-produktu eta -prozesuetan integratzeko lizentzia-kosturik gabe."

Bestalde, garapen tresna propioen alorrean ikusmen gaitasuna duten Latxa bilduma kaleratu dute, hau da, irudiak prozesatzeko urratsean lehen euskarazko Hizkuntza Eredu Handia. Eredu hauek 2B parametrotatik hasi eta 32B parametrotararteko espektroan argitaratu dituzte, eta etxean eros eta erabil daitekeen hardware eskuragarrian martxan jartzeko modun daude.

Erantzun

Sartu