Teknologia albisteak

Konputagailu koloretsu zoragarriak genituenean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 11:16

Garai bat izan zen non konputagailu koloretsuak genituen. Edo baten batzuek bazituzten, behintzat. Ingelesezko computer haietatik euskaraz konputagailu esaten genuen garaietan (gero bilakatu zitzaizkigun ordenagailu, frantses batek ordinateur asmatua baitzuen) ez zegoen finkatuta gerora makina hauek hartu duten estetika eta forma, eta kolorezko monitore eta teklatuekin esperimentatu zuten fabrikatzaileek. Galeria bat jarraian, 1970eko eta 1980ko hamarkaden arteko retro irudi vintage ederrekin.

Hari batean Mastodonen aurkitu ditugu irudi zoragarri hauek.

Hau Autologic markako makina bat da, bulegari batekin:

Etxe batzuek ordenagailuak kolore korporatiboetan eskatzen zituzten, hala nola Avis etxeak, dendarien uniformearekin bat egiteko

Bi hauek Linotext etxearenak izan ziren:

Hau egin zuena, Comp/Edit izan zen:

Produktu estatubatuarrak dira hauek, baina Italiako adibide bat ere badugu, Simoncini markako makina bat:

Ederrena sortan hau iruditu zaigu, baina ez dakigu zein markakoa den. Kolore horiaren erabilera, bikaina, eta mini-joystick hori, ze detaile.

Adin bat dutenen artean, Euskal Herrian, gutxik izango zuten kontaktua halako makinekin, baina batzuek bai. Beste mikro-informatika ohikoa izan zen Casio eta beste kalkulagailu batzuetakoa. Hau esku gehiagotatik igaro zen Euskal Herrian, eta honek ere baditu retro-diseinu bikaineko elementuak, hala nola (hau ere Mastodonen irakurri genion bati), letra-tipo bikain eta praktiko bat teklaturako.

 

Erantzun

Sartu