Teknologia albisteak

Jmail, Jwiki, Jamazon: Epstein artxiboetan arakatzeko parodiazko gune serioak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 08:33

Gmail posta-zerbitzuaren itxuran oinarritutako artxibo bat da Jmail, Epstein artxiboetako e-posta mezuak bilagarri jarri zituena 2025 amaieran. Gerora, tresnaren asmatzaileek jende gehiagoren kolaborazioarekin Jsuite deitu duten zerbitzu sorta bat gehitu zioten Jmaili. Hor da JWiki, Wikipediaren interfazea kopiatzen duen artxibo bat, no Jeffrey Epstein oliogarka eta sexu-abusatzailearekin lotutako hainbat pertsona eta gertakari dokumentatuta ageri diren Wikipediako orriak eta egitura imitatuz.

Jmail garatu zuten Riley Walz Interneteko artistak eta Luke Igel ekintzaileak, Kino AI adimen artifizialeko enpresaren sortzaileetako batek. Gunea 2025eko azaroan jarri zuten jendaurrean; esan zutenez bost ordu behar izan zituztelarik garatzeko.

Jmailen sartzen zarenean, Jeffrey Epstein oligarka eta sexu-erasotzailearen ikuspuntuan jartzen da bisitaria, bere aurpegi ikonoa agerian, eta erakusten dena jeevacation@gmail.com eta jeeproject@yahoo.com posta elektronikoko helbideetako mezu pertsonalak dira, elkarrizketak osatzen dituzten erantzunekin batera. 2019 arteko mezuak dira; Epstein urte horretako uztailean espetxeratu zuten, eta abuztuan hilda agertu zen bere ziegan; suizidioa izan zen, agintarien arabera.

Azaroan Jmail gartatu ondoren, Igel eta Walzek, beste batzuen laguntzarekin, beste zerbitzu batzuetako interfazeak kopiatuz J-rekin hasitako beste artxibo-antolakuntza batzuk egin dituzte, suite oso bat, edo, kasu honetan, Jsuite multzoa. Googleren beste zerbitzu batzuen klonak daude tartean: Gemini, Jemini bihurturik; Google Argazkiak, Jphotos hainbat argazkirekin (horra Noam Chomskyrenak); Google Flights, JFlights Epsteinen bidaiak arakatzeko; Google Drive, JDrive, eta Youtube, Jtube.

Imitatu dituzten zerbitzuetan Interneteko beste izen batzuk ere badaude Googlerekin loturarik ez dutenak, hala nola Facebook, Spotify, Amazon, eta Wikipedia bera. Esate baterako, Jamazon dago eraikia Jeffrey Epsteinen mezuetan aurkitu dituzten Amazon online dendako eskarien agerpenekin: zer gauza erosi zituen, liburuen atal interesgarri batekin besteak beste.

Azken gehikuntza Wikipediaren parodiazko alea da; Jwiki deritzo eta Epstein artxiboetan agertutako pertsonaia askoren eta gertaera zehatzen artikuluak daude,

Multzo horretako aplikazio bakoitzean bilagarritasuna desberdina da. Jmail e-posta mezuen biltegian José María Aznar Espainiako gobernuko presidente izanaren mezuak aurkitzen ahal dira (irudian erakusten dugun bezala), baina ez du sarrerarik JWiki delakoan. 

Arakatu materiala hemen: https://jmail.world/  

Erantzun

Sartu