EHUko Informatika Fakultatearen 50 urteak, 5 emakumek ikusiak
2026-02-23 16:33
Euskal Herriko eta euskararen teknologien alorreko funtsezko erakunde batek, EHUko Informatika Fakultatea, bere 50. urteurrena ari da ospatzen aurten. Antolatu dituztenen artean, mahaingurua datorren astean, martxoaren 4an: Bost emakumeren begirada.
Maha-inguruko moderatzailea Olatz Arbelaitz irakaslea izango da, eta 50 urte hauen gaineko begirada eskainiko dute bost emakumeak:
- Susana Mendiola Olaethea, 1986an Informatikan Lizentziatua.
- Ana Peña Suarez, 1995an Informatikan Lizentziatua.
- Maider Azanza Sesé, 2005ean Informatikan Ingeniaria.
- Nerea Alberdi Olaizola, 2007an Informatikan Ingeniaria
- Oneka Jauregi Mikelarena, 2016an Informatika Ingeniaritzan Graduatua.
Ekitaldia izango da martxoaren 4an. 18.00etan, Ada Lovelace aretoan Informatika fakultatean (EHUren Donostiako Ibaetako kanpusa). Babesten du EHUko Berdintasunerako zuzendaritzak.
Erantzunak kargatzen...