Teknologia albisteak

Wikipediaren trafiko jaitsiera: AA eta beste faktore batzuk

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-11-04 : 09:42

Wikipediak, bilaketa eta informazio atzitzearen bidez baliabide nagusietakoa denak, jakinarazi du 2025 honetan bere trafiko globala %8 jaitsi dela, eta uste dute badakitela zein den motiboa: Adimen Artifiziala (AA) nagusiki, baina ez hori bakarrik.

Adimen Artifiziala eragin nabarmen izaten hasi da Wikipediaren trafikoa. Horixe ondorioztatu du Wikimedia Fundazioak berak, Wikipediaren gobernantza eta ardura duen erakundeak. Hona grafiko batean: 

 

Grafikoak erakusten duena da Wikipedia guztien trafiko globala da, orri ikuskatzeak, azken urteetan. Trafiko horren neurketan Wikimediak doiketak egin ditu, eta eskuinaldean ikusten den marra horia azken estimazioen araberako trafikoa da, zeinak bot edo makinek eragindako bisiten kopurua murrizten duen.

Hortaz, batetik detekzio hobearen ondorio izan daiteke iazko urritik aurtengo urrira izandako trafiko globalaren %8ko jaitsiera, baina Wikipediam uste dute ez dela faktore bakarra. Tartean ere badagoela AA (bilaketen laburpen metodoaren erruz) eta baita sare sozialetatik (bereziki bideoz) informatzeko ohitura.

Guztiarekin, Wikipediak jakintza iturri gisa garrantzitsu izaten jarraitzen du, nahiz eta webgunera bisitak gutxitu. Beldur dira, dena, bisitari gutxiagok boluntario eta dohaintza-egile gutxiago ekar ditzakeela. Horregatik, Wikimedia Fundazioak dio bisita kopurua handitzeko hainbat ekimen lantzen ari dela, hala nola edukiaren jatorria egoki aitortu eta identifikatzeko modu berriak.

Sakontzeko:

Erantzun

Sartu