Teknologia albisteak

Xabier Mendiguren

Erabiltzailearen aurpegia

idazlea eta editorea

Erabiltzailearen jarduna

Manhattango neurotikoak gurean

2013-03-21 : 11:26

Vaiven ekoiztetxe donostiarra eta La Pavana valentziarra elkartu dira Christopher Durang dramaturgo estatubatuarraren "Terapiak" obra moldatzeko, euskarazko eta gaztelaniazko bertsio bikoitzean, euskal aktore ezagunekin eta Rafael Calatayud pavanako buruaren zuzendaritzapean. Emaitza, produktu arin eta atsegin bat, akatsik ez duena baina aldi berean guztientzako dieta global eta amerikarraren gustua uzten duena.

Aita askoren semea

2013-03-19 : 11:58

DFeria azoka ari dira egiten egunotan Donostian: antzerki-programatzaile, zale eta profesionalak: Espainiako merkatuari begira egina da batez ere, eta tartean hemengo konpainiek beren ikuskizunak eskaintzen dituzte, kanpoko arduradunen interesa pizteko asmoz. Horien artean izan da "Soinujolearen semea", edo, guk ikusitako bertsioan, "El hijo del acordeonista", anbizio handiko lana, emaitza maila berekoa den zalantzazkoa den arren.

Donostiako Zinemaldia 2012, palmaresa

2012-09-30 : 02:38

Jakinarazi dira 2012ko Donostiako Zinemaldiko sariak: Aurten, kritikari gehienak bat etorri dira sail ofizialaren maila ona azpimarratzean, aurreko urteetan baino aski hobea; eta epaimahaiaren erabakiarekin ere nahiko gustura geratu dira ikusleak. Ozon irabazle nagusi (argazkian Urrezko Maskorrarekin), eta galtzaile bat ere bai, zoritxarrez: Costa-Gavras.

Bukatu da akabo!

2012-09-29 : 15:23

Arratsaldean Oskar Alegriaren "Emak bakia baita" ikusi nahi dut, eta aurretik besteren bat, baina iruzkindu dugun sail ofiziala amaitu da Dustin Hoffman-ek zuzendutako "Quartet"ekin: musika klasikoan ibilitako artista ingeles erretiratuentzako etxe batean giroturiko komedia goxoa (gozoa?). Gaueko galan ezagutaraziko dira irabazleak. Kinielatan jolastuko?

Lapur txikiak, lapur handiak eta psikopatak

2012-09-28 : 18:48

Larunbatean Dustin Hoffmanek zuzendutako "Quartet" lehiaketaz kanpokoa ikusi eta palmaresa jakiteko zain, aurtengo zinemaldia amaierarantz doa eta honezkero ikusi dugu Sail Ofizialak emateko zeukana. Azken txanpan, oso film interesgarri bat ikusi dugu, "Le Capital" (Kapitala) frantsesa, Costa-Gavras-ena, non finantza munduaren karikatura zorrotz eta jostagarria egiten den; horrez gain "Atraco" (Lapurreta) deritzan komedia hispano-argentinarra, Eduard Costés-ek zuzendua, niri lardaskeria bat iruditu zaidana, eta azkenik "Hypnotisören" (Hipnotizatzailea), film polizial suediarra, Lasse Hallström zuzendariarena, denbora-pasa hutsezkoa.

Familia batua inoiz ez zanpatua

2012-09-27 : 21:22

Greba egunaren ondoren, hemen gara bueltan, azken egunotan Zinemaldiko sail ofizialean eskainitako filmetako batzuk komentatzearren. Programatzaileek erabaki balute bezala, familiaren inguruko pelikulak batu dira bata bestearen ondoan, jatorri eta estilo guztiz desberdinetakoak izan arren. Emily Tang txinatarraren "All Apologies" (Barkazioak) ikusi genuen, familia bakoitzeko haur bakarraren politikaren ondorio mingarrietan arakatzen duen film gogor baina sendoa; Juan Antonio Bayona espainiarrak "The impossible" (Ezinezkoa) zuzendu du, Naomi Watts eta Ewan McGregor izarrekin, Thailandian gabonetako oporretan daudela tsunamiak harrapatzen duen familia baten elorrioak kontatzen dituena; eta Carlos Sorin argentinarrak "Días de pesca" (Arrantza egunak) ekarri digu, jende xehearen istorio txikiak Patagonia mugagabean. Balorazioa, txukuna; xehetasun gehiagotarako, segi irakurtzen.

2

Gerrako zauriak

2012-09-25 : 21:44

Greba bezpera honetan hiru film proiektatu dituzte Zinemaldiko sail ofizialean, baina, aurreko egunetan aukeraren kalitatea azpimarratzen aritu bagara, gaur estropezuka ibili dira sortako hirurak, txarretik hobexeagora egin badugu ere, gerra banaren inguruan: hasteko, Sergio Castellito italiarraren "Venuto al mondo" ("Bi aldiz jaioa" ingelesezko bertsioan), Bosniako gerran girotua, nabarmen txarra; gero Barbara Albert austriarraren "Dei Lebenden" ("Biziak eta hilak" itzul genezake), II. Mundu Gerraren erruaren gaia plazaratzen duena, eskasa; eta azkenik Ziad Doueiri libanoarraren "The Attack" ("Atentatua"), Israel eta Palestinaren arteko gatazka dakarkiguna, erdizka geratzen dena.

1

Urrutiko presoak guai, bertakoak jai

2012-09-25 : 10:40

Hau presakako ohar bat da, edo salaketa urjentziazkoa, ez kritika landu bat: Donostiako Zinemaldian, astearte honetan, egongo diren eta ez diren bi pelikulari buruzkoa, non presoak protagonista diren. Batak izena du "Cesare deve morire", Paolo eta Vittorio Taviani anaiek egina eta Erromako Rebibbia espetxean presoek egindako "Julio Zesar" Shakespeareren antzerkiaren muntaketa du ardatz; bestea deitzen da "Barrura begiratzeko leihoak", bost zuzendari euskaldunek egin dute, beste horrenbeste presoren historiara hurbilduz, eta herri honetako zinema-jaialdi inportanteenak ez du programatu nahi izan.

Emakumea miresgai, emakumea borrokalari

2012-09-24 : 18:11

Orain arteko maila onari eutsi dio gaur ere Zinemaldiko sail ofizialeko eskaintzak. Batetik, Fernando Trueba zuzendari espainiarrak frantsesez eta txuri-beltzean filmatu duen istorioa ikusi dugu, "El artista y la modelo" (Artista eta modeloa), II. Mundu Gerran girotua, neska kataluniar iheslari baten (Aida Folch) eta bizitzaren hondarrean dagoen eskultore baten (Jean Rochefort) arteko harremana kontatzen duena. Bestetik, Laurent Cantet frantziarrak ingelesez egin duen "Foxfire", 50eko hamarkadako AEBn neska nerabe talde batek sortzen duen borroka-talde bati buruzkoa.

Historia bat nola kontatu

2012-09-23 : 14:58

Igande goizak, sail ofizialean, bi film interesgarri utzi dizkigu, emaitzan, gure ustez, bata bestearen oso gainetik geratzen bada ere. Javier Rebollo espainiarrak, bere ohiko bide esperimentalistan, "El muerto y ser feliz" ekarri digu (Hildakoa eta zoriontsu izatea; irudi bat hemen behean), Argentinan zehar dabilen road movie-a, komedia beltzaren eta absurdoaren erdibidean dagoena. François Ozon frantziarrak, berriz, "Dans la maison" filmean (Haien etxe barruan) hainbat iturritatik edaten duen ariketa original, dibertigarri eta sujerikorra biribildu du.

Espioi amerikarrak eta amaorde andaluzak

2012-09-22 : 16:58

Primerakoa izaten ari da Zinemaldiaren hasiera. Gere-Sarandon bikote ederraz gozatu zuten mitomanoek atzo "Arbitrage" txukunean, eta larunbat goizean, berriz, sail ofizialean, bi film bikain eta guztiz desberdin ikusi ahal izan ditugu: "Blancanieves" Pablo Berger bilbotarrarena, mutua eta zuri-beltzekoa, Edurne Zuriren ipuina XX. mende hasierako Sevillara daramana, toreatzaile, bailaora eta guzti; eta "Argo", 1980ko Teherango estatubatuar enbaxadaren bahiketako gertakarietan oinarritua, Ben Affleck aktore eta zuzendariak egundoko pultsu eta indarrez kontatua.

1

Glamourra eta zartailua

2012-09-21 : 22:02

Gauza jakina da eta sarritan aipatua, Donostiako Zinemaldiak bi helburu bete nahi izaten dituela, bi publiko motari atsegin eman: batetik, aurpegi ezagunen distira ekarri; bestetik, zinefiloen gustuko gutiziak eskaini. Estreinaldiko egunak biak asetzeko modua eman digu. Batetik, "Arbitrage" (Iruzurra) film hollywoodtarra ikusi dugu goizean, sail ofiziala inauguratuz, eta protagonista izan diren izar biak etorri dira gainera: Richard Gere eta Susan Sarandon; bestetik, zinemazaleen artean aspaldian irrika handiena pizten zuen pelikula bota dute Zabaltegiko Perlak sailean: "Amour", Michael Hanekerena.

 

1

Abian da Tene Mujika bekaren deialdi berria

2012-09-20 : 17:17

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatua da Tene Mujika Beka, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoa duena. 6.000 euroko saria du arlo horretako proiekturik onenarentzat, eta argitaratzeko ziurtasuna. Hona, zortzigarren urteko deialdiari dagozkion oinarriak, eta orain arteko ibilbidea.

2012-07-06 : 18:49

6

Donostiako Zinemaldia 2011, palmaresa: Zine "arraroa" saritu dute

2011-09-24 : 23:09

Eman dira Donostiako 59. Zinemaldiko sariak. Egunero sail ofiziala segitzen ibili garenon artean aho batezkoa zen aurtengoa aspaldian ikusitako onena izan delako sentipena, film batzuk aski jasanezinak iruditu arren. Ba, hain zuzen ere, ikusle eta kritikari gehienei "jasanezin" iruditutako horiek eraman dituzte epaimahaiak erabakitako sari nagusiak.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››