Circle Populations tresna geografiko sinple bat da, Tom Forth garatzaileak sortua. Munduko puntu batean markatu puntu bat, eta bertatik erradio jakin batean zenbat pertsona bizi diren esaten dizu. OpenStreetMap-eko kartografia librearekin eta datutegi irekiekin sortu du Forthek tresna.
Erradio minimoa 5 kilometrokoa da, eta maximoa 100ekoa. Hau da, lehengoan z.ai adimen artifizialarekin ikasi genuen bezala, kalkulua eginda, 78.5 kilometro karratuko area minimo bat, eta 31.415 kilometro karratuko area maximoa. Azken horrek Euskal Herriaren azalera gainditzen du eta Euskal Herria ez da biribila, baina probatzeagatik 100 km-ko erradioaren puntua Euskal Herriaren erdigune geografikoan jarri dugu, eta horra emaitza.
Tira, 3.1 milioi horietan Logroñokoak daude, eta ez Karrantzakoak... Barkatu. Euskal Herriak, Wikipediaren arabera, 3.193.513 biztanle zituen 2020an.
Area txikienei dagokionez, bila ibili gara, baina Bardeetan ere biztanle bat agertu zaigu, ez dugu lortu 0 emaitzarik (Euskal Herriaren barruan proiektuta zirkulua).
Aldiz Bilbon, jende mordoa.
Probatu nahi? hemen.
Erantzun
Sartu