EHUko Udako Ikastaroen Fundazioak "EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena Pedro Miguel Etxenikeren begiradatik" ikastaroa antolatu du irailaren 30erako. Miramar Jauregian (Donostia) izango da eta streaming bidez ere zuzenean jarraitu ahal izango da.
Publiko orokorrari zuzendutako ikastaroa da. Hiltzaldiak izango dira, eta ondoren, eztabaida gidatu labur bat ere egingo da. Bertan Nekane Balluerka, Juan José Ibarretxe, Gregorio Javier Monreal, Adolfo Morais, Iñaxio Oliveri, Juan Ignacio Pérez Iglesias, Cristina Uriarte eta Pedro Miguel Etxenike DIPCko lehendakariak ere parte hartuko dute. Hemen egitaraua, eta izena emateko aukera (matrikula, 25 euro).
Pedro Miguel Etxenike Eusko Jaurlaritzaren etapa desberdinetan zehar eta, hasiera-hasieratik, figura konstantea eta eragin handia izan duena. Zientzia, teknologia, berrikuntza eta unibertsitatea nola garatu diren aztertuko da, hiru printzipio nagusi gidariren arabera: adostasun politiko zabalak, epe ertain eta luzerako begirada eta konpromisoa, eta lurraldean eragin handiko emaitzak lortzea.
Erantzun
Sartu