Teknologia albisteak

Xabier Mendiguren

Erabiltzailearen aurpegia

idazlea eta editorea

Erabiltzailearen jarduna

Frantziatik Mexikora, joan-etorria

2011-09-23 : 16:09

Bihar Intouchables frantsesak Zinemaldia lehiatik kanpo itxi aurretik, sarigai diren azken bi filmak ikusi ditugu sail ofizialean, biak ere interesgarriak baina goi mailarik lortzen ez dutenak: Mathieu Demy aktore eta zuzendari frantsesaren Americano, eta Arturo Ripstein mexikarraren Las razones del corazón.


Americano filmekoa. Promoziokoa.

1

Poli ona, poli txarra

2011-09-22 : 20:09

Orain arte ia egunero esaten ibili gara aurtengo Zinemaldiko Sail Ofizialean oso maila ona dagoela, interesgarritik gora zirela film gehienak... Esandakoari beroarena kentzeko-edo, ostegun honetan erdipurdikeriak bota dizkigute, hainbat hizkuntzatan: Oren Moverman estatubatuarraren Rampart, polizia ustelaren bertsio zahar, berritik gutxi duena; Ana Katz argentinarraren Los Marziano, bi anaia etsaituri buruzko komedia gazi-gozo asmoko txandrioa; eta Filippos Tsitos greziarraren Adikos Kosmos (Mundu bidegabea), polizia zintzo baten gorabeherak, goratik baino beheratik askoz gehiago daukana.


Adikos Kosmos greziarra. Promoziokoa.

Emakumeak eta umeak lehenik

2011-09-21 : 21:09

Ikusleak saritu eta kritikariak lanpetu nahiko bagintuzte bezala, beste hiru film bota dizkigute gaur ere Donostian (Bilbon Ertzaintza Kukutzan sartzen zen bitartean: mundu paraleloak?), hirurak ere bi ordutik gorakoak baina kalitate nahiko onekoak, batez beste. Benito Zambrano espainiarraren La voz dormida (Ahots lokartua) hasteko, gerra zibilaren osteko emakume preso politikoei buruzko drama hunkigarri eta ederra; Wang Xiaoshuai txinatarraren 11 flowers (Hamaika lore) gero, Kultur Iraultzaren garaiko haur abenturatxo bat; eta Joao Canijo portugaldarraren Sangue do meu sangue amaitzeko, baloratzen ez dakidan pelikula harrigarria.


Sangue do meu sangue-ko irudia. Promoziokoa.

Sancta Familia

2011-09-21 : 11:09

Zinemaldiaren erdia igaro denean, lehiarako filmen bataz besteko maila aspaldiko urteetanko onena dela esan liteke; horren adibide dira asteartean sail ofizialean eskaini diren hiru filmak: Le Skylab frantsesa, ona (trailerra itsatsia); Kiseki (奇跡 - Miraria) japoniarra, txukuna; eta Happy end suediarra, interesgarria.

Obabara itzulera

2011-09-20 : 20:09

Sei urte igaro dira Montxo Armendarizek Obaba filmatu zuenetik, eta beste zuzendari nafar bat ausartu da, berriz ere, Bernardo Atxagaren unibertso literarioa iruditan ematera, asteasuarraren nobela labur ezagunean oinarritua baitago Imanol Rayo zuzendari arbizuar gazteak ekarri digun Bi anai, bere lehenengo pelikula dena eta Zinemira sailean eskaini zaiguna.

‹‹ Hurrengoak