Teknologia albisteak

Hiru urteko isilaldiaren ondoren, Bermeoko Itsuki Irratia berriro uhinetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 13:14

Itsuki Irratia Bermeo ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera art. Orduan, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri zuten. Baina urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, irailaren 1ean berriro martxan jarri dute 22025 honetan.

Urte askotan zehar, euskararen eta gure kulturaren zabalkuntza bultzatu zuen, komunitatea elkartzeko eta gure errealitatea islatzeko tresna baliotsu gisa. 2022ko itxieraren ondoren, hiru urteko isilaldiaren izan da, baina 2024ko irailean, Kostarri Kultur Elkartea-k hitzarmen bat sinatu zuen udalarekin irratiaren berreskurapena abian jartzeko.

Azpiegiturak hondatuta zeuden, ekipamendurik gabe eta egoera estruktural larriarekin. Baina elkarteko kideek, herriko boluntarioek eta udalak emandako babesari esker, irratiaren berpiztea posible izan da. Ondorioz, astelehenetik, irailaren 1ean, Itsuki Irratia berriro martxan jarri da. Berrituta, sendotuta eta Bermeoko eta eskualdeko kulturaren eta euskararen aldeko konpromisoarekin.

Oraingoz pixkanaka, goizez (9:00-13:00) aritzen dira. Herriko elkarte, talde edota ordezkarien elkarrizketak + Musika + Zuzeneko proposamenak eta zalantzak jasotzen + zuzenekoak lameratik asteburuetan. Eguerdian Bizkaia Irratiarekin konexioa egiten da.

Irailaren 17tik 28ra lehen faseko Itsuki Irratiaren momenturik aipagarrienak emango dituzte, Ibon Etxebarria eta Maitane Bastarretxeari omenaldia emango dute. Irailaren 29tik aurrera, berriz, programazioaren parrilla berria eraikitzen egongo dira.

Gehiago jakiteko, itsuki.eus 

Erantzun

Sartu