Arratsaldean Oskar Alegriaren "Emak bakia baita" ikusi nahi dut, eta aurretik besteren bat, baina iruzkindu dugun sail ofiziala amaitu da Dustin Hoffman-ek zuzendutako "Quartet"ekin: musika klasikoan ibilitako artista ingeles erretiratuentzako etxe batean giroturiko komedia goxoa (gozoa?). Gaueko galan ezagutaraziko dira irabazleak. Kinielatan jolastuko?
Hoffman zahartzen ari da baina bizi berri bat opa dio bere buruari, nonbait, filmak zuzentzen hasi denez gero. Honakoa ez da historiara pasako, baina tarte on bat pasatzen da ikusten: istorio goxo bat kontatzen du, aktoreak ondo daude, eta musikak atseginago egiten du dena.
Dena dela, ausartuko al gara palmaresarekin? Seguru ez dugula asmatzen, baina gutxienez geure gustuak utziko ditugu agerian. Bahman Ghobadi eta Monica Bellucciren "Rhino Seasons" ez genuen ikusi (greba zela-eta), eta hartaz ezin iritzi pertsonalik eman.
Gainerakoetan, nire esku balego sari nagusiak hauen artean banatuko nituzke:
Oso txarra iruditu zitzaidan Castellitoren "Venuto al Mondo". Erdizkakoak edo tribialak "Arbitrage", "Die lebenden", "Días de pesca" eta "Hypnotisören". Interesgarriak "All apologies", "The attack", "El artista y la modelo", "Foxfire" eta "El muerto y ser feliz". "Argo" ez zen sarigai, baina egundokoa iruditu zitzaidan (lehiaz kanpoko besteak ez bezala).
Busti gara. Benetako sariak, gaur gauean.
Erantzun
Sartu