Teknologia albisteak

Tximista edo oinaztarrien ekaitz ikusgarria bart

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-01 : 09:49

Bart gauean Euskal Herria jo zuen ekaitzak oinaztarri edo tximista kopuruagatik nabarmendu zen. Ekaitza hego-ekialdetik desplazatu zen, Araban indar handiko erauntsiak eraginez (haizearen abiadura 90 km-o), baina iparrerantz eta mendebalderantz mugitu ahala, euria gutxitu zen arren, oinaztarri multzo etengabeak izan ziren, sare sozialetan askok nabarmendu zuten bezala.

Euskalmet-ek Kapilduiko radarrarekin lortutako irudi honetan oinaztarri kontzetrazio handienak ageri dira gorriz. Euskalmet-en arabera, 6.000 oianaztarri gertatu ziren 20.00ak eta 22.30ak artean, baina ez dakigu eremu zehatza zein aipatzen duten.

Tximista edo oinaztarriaren fenomenoak euskaraz izen ugari du euskalkiz euskalki. Euskaltzaindiaren hiztegiaren arabera, oinaztarria lurra jotzen duen tximista da. Euskal Herriko Hizkeren Atlasak bi kontzeptuak bereizten ditu (relámpago/éclair eta rayo-foudre), eta euskaldun batzuek egiten duten bereizketa semantikoa, baina beste batzuek ez, mapen konparaketa honek erakusten duen bezala:

Hona sare sozialetan agertutako irudietako batzuk. Honela hasi zen Araba aldean:

 

Eta ilundu ahala, ekialderago eta iparralderago:

 

 

 

Erantzun

Sartu