Teknologia albisteak

Nafarroa Berriz Altxa, mugimendu politiko berria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-29 : 12:18

Nafarroa Berriz Altxa Euskal Herrian sortutako mugimendu berria da. Maiatzean aurkeztu ziren, eta datorren ekainaren 19an manifestazio eta ekitaldi politiko batekin jarraituko dute.

500. urteurren baten marka dago taldearen aldarrietan: 1512an izan zen Gaztelak Nafarroako Konkista gauzatu zuela, baina 1521. urtean matxinada izan zen, hainbat herritan, eta gero modu antolatuan Noaingo guduaun, eta 1522.an Amaiurko setioan jarraitu zuen erresistentziak. Bost mende betezen dira orain gertaera horienak.

Taldeak banatutako manifestuak hala dio: "Espainiaren menpe 500 urte igaro ondoren, Nafarroako gizarteko sektore ugarik subiranotasuna berreskuratu nahi dugu gaur egun, egungo egoera aldatzeko beharrezko tresna baita, eta, hala, gure eguneroko bizimoduan eragiten digun orori buruz libreki erabaki ahal izateko: hezkuntza, osasuna, lan-harremanak, Euskara, pentsioak, fiskalitatea, etxebizitza, berdintasuna, eta zergatik ez, gure estatus juridikoa eta gainontzeko euskal herrialdeekin mantendu nahi genukeen harremana.

SareanTwitterren eta webgune honetan aurkituko dituzue: nafarroaberrizaltxa.com --> bitxia bada ere, webgune honek taldearen mertxandisina saltzen duen denda batera desbideratzen du... baina taldearen agiriak ere aurki daitezke bertan.

Manifestuaren sinatzaileen izenekin aurkeztu da taldea, eta eledun bezala Amagoia Susperregi lesakarrak jardun izan du. Hemen elkarrizketa bat harekin Erran-en.

Manifestazioa ekainaren 19rako dago deitua. Larunbata da, eta 17.00etan abiatuko da Iruñean, Antoniuti parketik.

 

Erantzun

Sartu