Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Ikur izeneko plan estrategikoa aurkeztu zuen joan den astean. Estrategiaren helburua da nazioarteko komunitateak estrategikotzat jotzen dituen esparruetan erreferente izatea, eta horretarako 100 milioi euro inbertituko ditu datozen 10 urteetan, bere aurrekontuetan jasotakoen gehigarri.
Lau eremu estrategikoren aldeko apustua egiten du Ikur plangintzak
Plangintzaren jomuga 2030 izanik, ordurako anbizio handiko helburuak markatu dira. Besteak beste, 400 ikertzaile gehiago kontratatzea, 200 lanpostu inguru sortzea, eta 20 enpresa baino gehiago jaiotzea.
Erantzun
Sartu