Google bideo baten edukien une interesgarrienak erakutsiko dituen emaitza interfaze bat ari da frogatzen. Test erako zerbait dirudi, oso bilaketa zehatzetan bakarrik aurkitzen baitira, baina Googlen ibili bazabiltzate bilaketak egiten (ordenagailuz) erdarazko interfazeetan zein Google euskaraz erabilita aurkitu ahal izango dituzue emaitzak.
Bilaketa orokorrean agertu zaigu honako irudia.
Euskaratutako interfazeak nabarmentzen duenez, nolabait Youtuben determinatu dute zein diren bideoaren une nagusiak, eta horietxek erakusten dizkizute. Interfazea euskaraz dago "X une nagusi daude bide honetan" ohartzen dizu, eta "Hemen" klikatzeko gomendatu aurreratzeko, baina une bakoitza zergatik nabarmentzen den ingelesez dago kasu honetan.
Bideo komentatu hauek ez dira edozein bilaketarekin agertzen. Badirudi hitzaldi edo elkarrizketa luze eta ezagunen kasuan ohikoagoa dela... Adibidez, bilaketa hau eginda https://www.google.com/search?q=nobel+speech (Nobel hitzaldia), Bob Dylanen testu baten irakurketa agertzen zaigu, une nagusien komentarioarekin.
Erantzun
Sartu