Euskaltzaindiak Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoaren (EHHE) bigarren edizioa (2019ko lan bat) sarean jarri du kontsultarako. Hiztegi modularra da, Euskaltzaindiaren esanetan, "200 familia eta 2.600" sarrera dituena, eta sarrera bakoitzarekin euskarazko azalpena dator, hitzaren historia eta jatorri etimologiko posibleekin.
Ez da hiztegi normatibo bat (Euskaltzaindiaren Hiztegia genuke horretarako) ezta ere euskararen korpus historikoaren bilduma (hori Orotariko Euskal Hiztegiak betezen du), eta euskarazko hitz guztien etinologiak ere ez ditugu aurkituko bertan. Etimologiak aukera gisa aurkezten dira, ez da bat edo bestea hobesten "akademikoki zuzen" bezala.
Bilaketak egitean kontuan izan ez direla aldaera guztiak agertzen, OEH-n bezala: OSTEGUN ez duzu aurkituko, baina bai ORTZEGUN bai, bere etimologia posibleetako batekin, Bortz-egun, bostgarren eguna igandetik hasita, hala nola portugesezko Quinta-feira
Horra beste etimologia polit bat, GUTUN, agian arabierazko jatorrizko euskal hitz bakarra tarteko erromantzetik igaro ez dena.
Batzuetan, ez baduzu hitz bat aurkitzen, OEH-rekin saia zaitezke. Esate baterako, URKI ez dago EHHE delako honetan, baina OEH-en bere jatorri etimologiko indoeuropearra aipatzen da.
Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa Joseba Lakarrak zuzendutako lana da, Julen Manterola eta Iñaki Segurola hizkuntzalarien laguntzaz. Gabriel Frailek eta Koro Segurolak ere lan handia egin ditu Hiztegian, eta Interneterako prestatzen, Aitor Maritxalarrek, Euskaltzaindiaren azalpenak dioen bezala.
Erantzun
Sartu