Teknologia albisteak

EITB Basque, emisio jarraitua Youtuben

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-02 : 16:35

Youtube bidezko EITB Basque kanala inauguratu du gaur EITBk. Nnazioarteko ikus-entzuleentzat eta euskal diasporarentzat pentsatuta dago batik bat kanal hau, eta orain arte Canal Vasco izan dena ordezkatuko du. Kanak hori Eitb.eus-en bidez eta Ameriketako herrialde batzuetako kable operadore batzuen eskaintzan ikus zitekeen. Orain emisio jarraitua irekian dago Youtuben.

Programazioan euskarazko eta gaztelerazko edukiak daude, akaso erderazkoak gehixeago: Teleberri albistegi gaztelerazkoa agertzen da, baina euskarazko Gaur Egun ez. Euskarazko edukien artean, saio hauek: "Herri Txiki, infernu Handi", "EITB Kultura", "Artefaktua", "Bidegurutzean", "Ur Handitan" eta "Barre Librea".

Youtuben dagoenez, kapsulatzeko leiho bidez ere itsats daiteke EITB Basque webgune jakin batean. Hemen adibidez:

Informazio gehiago, EITBren oharrean.

Erantzun

Sartu