Webgunea berritu du Oñatiko Udalak maiatz honetan. Atariaren diseinua ez ezik, edukiak ere egokitu dira Oñati.eus eraberrituan. Webgune berriak euskarri dinamikoa izango da, moldagarria eta unean uneko beharretara egokituz joango dena.
Udal arduradunek prentsaurreko batean adierazi zutenez, "webgune argiagoa, erabilerrazagoa eta dinamikoagoa egiten saiatu direla azaldu zen atzoko aurkezpenean. Herritarren lekuan jarri eta zer topatu nahiko luketen pentsatuz osatu da ataria."
HAZ edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan klikatuz, hainbat informazio praktikotara iristen da bat: lan eskaintza publikoa, dirulaguntzak edota udalarekiko tramite ezberdinak egiteko loturak; "galdetu udalari" funtzioa era beste batzuk.
Webgunean integratzen da halaber Berbia Oñati informazio zerbitzuaren jarduna. Herriko tokiko informazioa kudeatzen duen udeal erakundea da Berbia, eta bere adarretako batek, Oñati Irratiak, 30 urte bete ditu berriki.
Oharrak eta agendak ere orain arte bezala beraien atal dute web atari berrituan. Oharrak azaleko atal destakatu bat dira, eta laster osaketa izango dute Udalak aurkeztuko duen aplikazio mugikor berriarekin.
Alde teknikorako CodeSyntax enpresa kontratatu zen (Sustatu egiten duen enpresa) eta edukiak udal teknikari eta arduradun politikoen artean eguneratzen joan dira.
Erantzun
Sartu