Abuztuko oporraldira begira neurri berriak hartu ditu LABI batzordeak (bere gomendioz, Eusko Jaurlaritzak zehatzago esanda), EAEn Covid pandemiaren inguruko egoeraz erabakitzen duen batzordeak. Gaurdanik daude indarrean eta jarraian dituzue adierazita. Maskarari dagokionez, kalean ere segurtasun tarterik ez badago.
Hona neurrien laburpena:
Zehaztapen hauek edukierari dagokionez:
1.600 pertsona arteko edukiera duten espazioak: gehienez 400 pertsona; kanpoaldean 600.
1.600 eta 5.000 bitarteko edukiera duten espazioak: gehienez 600 pertsona; kanpoaldean 800.
5.000 pertsonatik gorako edukiera duten espazioak: gehienez %20ko edukiera.
Azkenik, hiriguneetan maskara derrigorrezkoa izango da, baita aire zabalean ere, segurtasun distantzia mantendu ezin daitekeen kasuetan. Ostalaritzan, jateko edo edateko unea izango da salbuespen bakarra; eta kirolean, aire zabaleko jarduera fisikoan, hondartzetan eta igerilekuetan ere ez da nahitaezkoa izango. Praktikan, azken hilabetean bezala.
Erantzun
Sartu