Xake partidak kudeatzeko eta gordetzeko Stockfish programaren bultzatzaileek salaketa jarri dute ChessBase merkatuko erraldoiaren aurka, beraien GPL lizentzia libreak bortxeatzeagatik.
Stockfish-ek epaitegietara eraman berri du bere salaketa. Salaketaren arabera, ChessBase produktuak erosten dituzten bezero gutxik dakite Stockfish-en bertsio eraldatuaik ari direla eskuratzen Fat Fritz 2 edo Houdini 6 ordaintzen dutenean. ChessBasek behin eta berriz urratu ditu GPLaren betebehar zentralak, estae betarako softwarearen erabiltzaileak duen eskubidea jakitun izateko, softwarea eraldatzeko eskubidea ere baduelarik.
Stockfish garatzaileek, hortaz, GPL lizentzia ukatu diote ChessBasekoei, baina hala ere, ChessbBsek berdin jarraitu omen du, eta Stockfish eraldatua edo eraldatu gabea integratzen dute oraindik beren produktuetan, eta jada baimenik gabe eta ezer esan gabe saldu.
Euskal Herriko xake-arbitro eta aditu informatiko Mikel Larreategiren gomendioa: Lichess erabili. Hau ere Stockfish-en oinarritzen da, baina bere sofwarea ere librea da, eta jatorria onartzen du, eta askatasun guztiak bermatzen dizkio erabiltzaileari. Era berean, ChessBase-ren kontra agertu izan da Lichess, Stockfish eta Leela Chess Zero taldeekin batera, salatu zutenean otsailean ChessBase-ren produktu bat, Fat Fritz 2, iruzur hutrsa zela.
Gainera, Lichess euskaraz dago (hortik irudia artikulu honetarako)
Erantzun
Sartu