Teknologia albisteak

Joan Mari Torrealdairi omenaldia, azkenean, uztailaren 30ean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-07-21 : 15:24

Urtebete da Joan Mari Torrealdai idazle eta euskaltzaina hil zela, eta lehenago egin izan zitzaion omenaldia (pandemia egoerak eragotzi duena halabeharrez) uztailaren 30ean egingo diote gertukoek azkenean, Martin Ugalde kultur parkean, Andoainen.

Jakin aldizkariko zuzendaria eta Euskaldunon Egunkariaren administrazio kontseiluko kide eta lehendakaria izan zen Torrealdai. Omenaldi hau batez ere Jakinek antolatu du.

Goizean, ekitaldi akadenmikoa egingo da 10.00etatik aurrera, Torrealdairen ekarpenak nabarmenduz:

  • Dabid Anaut (euskal filologian lizentziaduna, udal euskara teknikaria eta euskalgimtzako ekintzailea): ‘Torrealdai: euskara eta euskalgintza'
  • Xabier Eizagirre (filosofian lizentziaduna eta Jakineko erredakzio burua): 'Torrealdai: liburugintzaren ikerketa'
  • Lourdes Otaegi (UPV/EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakaslea): ‘Torrealdai: liburua eta zentsura'
  • Imanol Murua (kazetaria, UPV/EHUko Kazetaritza II Saileko irakaslea eta Jakin taldeko kidea): 'Torrealdai: euskal kazetaritza'

Arratsaldez, omenaldia, 17:30etatik aurrera

  • Mikel Urdangarin abeslaria.
  • Hitzartzea, Paulo Agirrebaltzategi (Jakin Talde historikoko kidea)
  • Hitzartzea, Lorea Agirre (Jakineko zuzendaria)
  • Musika: Mikel Urdangarin eta Manex Torrealdai.
  • Hitzartzea: Mikel Arrizabalaga, laguna.
  • Bertsolariak: Andoni Egaña eta Oihana Iguaran.
  • Hitzartzea: Garazi Torrealdai, alaba, familiaren izenean.
  • Musika: Manex Torrealdai eta Kattalin Zubizarreta.

Erantzun

Sartu