Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, DBHko ikasleek ebaluazio diagnostikoan inoizko emaitzarik txarrenak lortu dituzte euskaran: %53k hasierako maila dute. Erabilera ere apaldu egin da adin eta egoera guztietan.
Hezkuntza Sistemak helburuak ez dituela lortzen dio ISEI erakundeak egin duen azken Ebaluazio Diagnostikoak (2019). Horren arabera, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen %34,1k ez dute lortu erreferentziako euskara maila (B1), ezta DBHko 2. mailako ikasleen %53,3k berea ere (B2).
Beherakada are eta nabarmenagoa da hezkuntza itundu-pribatuan. ISEIren arabera, indize sozioekonomiko eta kultural baxukoa, errepikatzailea edota atzerritar jatorrikoa da, oro har, euskaraz aritzeko zailtasunak dituztenen argazkia.
Era berean, euskararen erabileran ere behera egin dute datuek, grafikoak erakusten duen bezala.
Txosten osoa, PDF-an, hemen. Informazio landua, Berriak adibidez.
Erantzun
Sartu