Teknologia albisteak

Audubon Elkartearen argazki-lehiaketako irabazleak: hegaztien irudi zirraragarriak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-07-27 : 10:17

Munduko elkarte ornitologiko handi eta ezagunetakoa da Audubon Society elkarte ipar-amerikarra. Urtero antolatzen du hegaztien inguruko argazki-lehiaketa zabal bat eta joan zen astean jakinarazi dituzte 2021eko irabazleen izenak. 

Inoizko parte-hartzerik handiena izan du aurtengo deialdiak. Orotara 2.416 argazkilarik ateratako 8.770 irudi eta 261 bideo aurkeztu dira 2021ko edizioko lehiaketara. Izan ere, azken urteko itxialdi eta berrogeialdiek jende asko hurbildu dute hegaztien mundura eta txorizaletasuna are gehiago indartu da Estatu Batuetan, lehendik ere milaka eta milaka lagun biltzen zituen zaletasuna bazen ere. 

Hori dela eta, esan bezala, ia 9000 argazki aurkeztu dira 2021ko Audubon argazki-lehiaketara. Joan zen astean iragarri zituen elkarteak aurtengo irabazleak. Argazki ezin ederragoak aurkituko ditugu irabazleen artean. 

Aurtengoan bi sari gehiago ere eman ditu elkartea. Bata, bideo onenari (orain artean argazkiak bakarrik jasotzen zituzten). Bigarrena, berriz, emakumezko batek ateratako argazki onenari. Irabazle nagusia ere emakume bat izan da aurtengo edizioan. 

Informazio gehigarria nahi baduzue edo irabazle guztien argazkiak miretsi ahal izateko, Audubonen webgunean bertan aurkituko duzue informazio guztia, aurtengo argazki eta irabazle gehiagoren datuekin batera.

Amateur Award Winner: Robin Ulery

 

Grand Prize: Carolina Fraser

Erantzun

Sartu