Teknologia albisteak

Zenbat olatu bizi izan ditugu Covid gaixotasunarenak?

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-07-27 : 10:05

Espainiako hedabide gehienek 5. olatu bat aipatzen duten honetan... Zenbat olatu edo goraldi epidemiologiko izango ote zituen Covid-19 gaitzak geurean? Murritza bada ere, EAErako infografia sorta on bat prestatu du EITBk eta hor ikusten da Hego Euskal Herrian bederen sei olatu izan ditugula.

Hiru probintziari buruzko datuak dira EITBk grafiko sorta honetan bilduak, eta gainera azalpenaren aldetik oker bat dute. Grafikoen beheko aldean ageri diren data-laburpenak (E11 edo O13, ustez ekainak 11 edo otsailak 13) zentzugabeak dira.

Hauexek dira grafikoen garai kronologiko zehatzak:

 

Goiko grafiko honek adierazten du intzidentzia metatua 14 egunetan. Iazko irailetik, hauxe jotzen da datu epidemiologiko nagusitzat: 100.000 biztanleko, zenbat kasu diagnostikatu diren azken bi asteetan.

Era berean, egunez egun detektaturiko positiboen maila (beheko grafikoan) nabarmen da handia seigarren olatu honetan.

 

Hala ere, bada grafiko positibo bat, txertaketaren eragina nabarmentzen duena. Zaintza unitateetan dauden osptitaletaratuak. Honetan ere ikusten da badagoela olatu-pendiz bat, baina askoz apalagoa da aurreko olatuetakoa baino.

Ikus EITBren infografiak hemen.

Erantzun

Sartu