Teknologia albisteak

Adina, txertaketa eta Covid kasuen arteko korrelazioa, argi azalduta

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-08-30 : 12:27

Josu Mezo kazetariak nabarmendu duen hari honetan zenbait herrialdetan Covid datuak nola banatzen eta ikusarazten diren azaldu du. Txertaketak Covid kutsaketa eta ospitalizazioetan izan duen eragina nabarmentzen duten grafikoak bereziki interesgarriak eta argigarriak direla agerian geratu da.

Italiako grafiko hauek dira argigarrienak, beharbada. Datuak abuztuaren 21ekoak dira, duela astebetekoak, baina erakusten dute aurreko 30 egunetan gertaturiko kasuetan, zenbat diren txertatu osoak, partzialak edo txertatugabeak. Eta adinaren faktorea ere kontuan hartzen da.

Covid kasuak, goian ezkerreta: berde txertatuak badura portzentaia nabarmen bat, gutxiengoa izan arren. Goian ezkerretan, ospitaleratzeak. Behean, eskumatan zainketa berezietan sartu direnak, eta hildakoak azkenik. Bereziki deigarria da adin nagusikoak izanik arrisku-talde nabarmenena (hau pandemiaren hasieratik dakigu), haien artean txertatu direnen artean kasu larri eta heriotzak gertatzen diren arren, batez ere txertatu gabeak daudela arriskuan.

Adineko txertatuekin kasuak gertatzen direnean ere, batzuen arabera, gertatzen ari dena da pertsona horiek Covid-positibo direla sartzen ari direla ospitaletan, baina litkeena dela beste hainbat konplikazioren ondoriozkoa izatea gaixotasuna edo larritasuna, adin batetik aurrera normala den bezala.

Italiako datuak atari honetatik ateratakoak dira.

Erantzun

Sartu