Filmen euskarazko kontsumoaren aldeko zaletu batzuek Azpititulatuak Telegrameko kanala sortu dute, film osoak euskaraz azpidatzita ikusteko aukera eskainiz. Euskal Encodings eta Azpitituluak.eus webguneetako materialari berrerabilpen erraza antolatu dute.
Honela erabiltzea gomendatzen dizuegu:
Azpititulatuak kanalean zaudela, filmak bertan daude... mordoa dago kargatuta honezkero. Baina bat edo beste aukeratzeko, goialdean agertzen zaizun aurkibidean (pinned message dioen tokian) klikatu.
Behin aurkibidean zaudela, erraza da film bat aurkitzea, ordena alfabetikoz baititutze antolatuta. Gomendatutako filma eta aurkibide hau etengabe eguneratzen doa film berriak gehitzen dituzten bitartean.
Filma ikusteko, aukeratu eta eman play. Ordenagailuan hobeto, noski, pantaila osoko ikuspegiari eman eta erosoago. Edo, beste aukera praktiko bat, Chromecast gailua baduzu etxeko telebistan, Chrome nabigatzailearekin ireki Telegram-eko web aukera, eta bertatik cast egin, bidali telebistara.
Frogatu dugu eta primeran dabil. Beste lagun baten aprobakoa goiko irudia, All the President's Men ikusi duen batena.
Erantzun
Sartu