Olatz Vazquez kazetari eta argazkilari bizkaitarra minbiziaz hil da haur 27 urte zituela. Iaz, Covid pandemiaren larrienean, atzerapenarekin detektatu zioten gaixotasuna, eta urtebeteko borrokaren ondoren hil egin da. Gaixotasunaren prozesua sare sozialetan, argazkiekin eta lehen pertsonan dokumentatu duen lekuko eta kazetari ausart bat izan da Olatz Vazquez.
2020eko udaberrian, Olatzek sentitzen zuen ondoeza diagnostikatzeko beharrezkoa izan zuen gastroskopia bat, baina apiriletik ekainera atzeratu zutoen. Orduan tumoreak aurkitu zizkioten, eta 2020ko uztailean hasi zen kimioterapia trataeran, zeinean urtebete pasa egin duen. Alferrik azkenean. Iaz pasatutakoa testu honetan kontatu zuen, eta Carne Cruda saioko podcast honetan ere.
Gaztelaniaz idatzi ohi zuen Vazquezek, eta bere lekukotzaren arrastoa aurkituko duzue Instagramen eta Twitterren. Azken unera arte, abuztura arte, egon izan da mezuak eta argazkiak bidaltzen.
Argazkilari gisa ere dokumentatu zuen prozesua: bere gorputza, tresnak eta botikak, zuribeltzeko mezu inpaktanteak. Minbizia euskarazko izena jarri zion proiektu horri. Aurten, maiatzean, Belgradon (Serbia) erakusketa bat antolatu zen irudi horiekin, eta erakusketa-aretoko argazki batek ilustratzen du gaurko artikulu hau.
Gugan bego Olatz Vazquez.
Erantzun
Sartu