Teknologia albisteak

Literaturia 2021 irailaren 24tik 25ra

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-09-04 : 11:25

Aurtengoan ere udazkenean etorriko da Literaturia, Euskal Letren Plaza. Zarautzera. Irailaren 24tik 26ra izango da aurtengo edizioa, hileko azken asteburuan. Itzala Hitzaren Bila da 2021eko edizio honen leloa.

Hauxe da egitaraua.

Irailak 24 ostirala

20:00. Manifestua: Lutxo Egia.
Ondoren, Sugarren mende ikusgarri dramatizatua. Sarrera 7 euro.

Irailak 25 larunbata

11:00. Azokaren irekiera ekitaldia eta (H)ilbeltzari omenaldia, Lege Zaharren enparantzan.
11:00. Literattipia: Laminen putzuan igeri ipuin kontaketa (4-7 urte), Juan Kruz Igerabideren eskutik, Modelo aretoan.
11:00-14:00. Ahotsenea, Lege Zaharren enparantzan.
12:00-14:00. Liburu azoka, Lege Zaharren enparantzan.
12:30. Zientzia fikzioa Euskal Herrian mahai ingurua, Modelo aretoan. Parte hartzaileak: Arrate Hidalgo, Amaia Apalauza Ollo, Danele Sarriugarte Mochales eta Katti Olaizola Gabirondo.
17:00-19:00. Ahotsenea, Lege Zaharren enparantzan.
17:00-19:30. Liburu azoka, Lege Zaharren enparantzan.
17:00. Saiakera itzultzeaz mahai ingurua, Modelo aretoan. Parte hartzaileak: Olatz Esteban Ezkati, Amaia Astobiza Uriarte, Maialen Berasategi Catalan eta Danele Sarriugarte Mochales.
19:00. Bekatorosak ikuskizuna, Modelo aretoan. Parte hartzaileak: Dom Campistron, Maindi Murua Berra eta Andoni Egaña. Sarrera 3 euro.
22:00. Apoaren itzala ikuskizuna, Modelo aretoan. Parte hartzaileak: Gotzon Barandiaran eta Joseba Tapia. Sarrera 7 euro.

Irailak 26 igandea

11:00. Itzalekoak ibilaldi dramatizatua.
11:00-14:00. Liburu azoka, Lege Zaharren enparantzan.
11:00-13:30. Ahotsenea, Lege Zaharren enparantzan.
11:00. Literattipia: Hitzak josten ipuin kontaketa (8-11 urte), Mireia Delgadoren eskutik, Modelo aretoan.
11:45. Galtzagorri elkarteari omenaldia, Modelo aretoan.
17:00. Oraindik, orain eta oraingoz poesia eta musika emanaldia, Modelo aretoan. Parte hartzaileak: Iñigo Astiz eta Jon Basaguren. Sarrera: 5 euro.

Informazio gehiago, http://literaturia.eus/

 

Erantzun

Sartu