Teknologia albisteak

Street Fighterrak "pertsona erreal" bihurtzean, Agin Laburu azaldu da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-09-03 : 08:30

Irudi sorkuntza algoritmikoarekin jokatuz, Street Fighter V bideokoko borrokalari ikonikoen irudiak moldatu ditu garatzaile batek. Itxura batean Googleren AI edo adimern artifizialeko sistemaren bat erabili du, baina ez du esan zein. Emaitza batzuk onak dira, beste batzuk ez horrenbeste, baina txundigarriak halaber. Agin Laburu bertsolaria ikusteak harritu gaitu!

Aurpegiak argi ikusten direnean, pertsona errealistak sortu ditu sistemak:

Ken:

Laura:

Hori bai, pertsonaia oso "marraztua" bada, baliteke emaitzari errealismoa faltatzea ere. 

Guile:

Eta aurpegiarekin atrezzozko elementuak nahasten direnean, sortzen diren aurpegiek efektu barregarriak sor ditzakete. Sagat:

Ibuki:

Eta...

Azken hau bereziki bitxia... Dictator pertsonaia Agin Laburu bertsolaria da, dudarik gabe!

 

Ikusi irudi sorta osoa hemen.

Erantzun

Sartu