Google Tag Manager da Tag management system edo TMS delakoetan erabilienetakoa den tresnetako bat. Analitika zerbitzu aurreratu eta integratu bat bezalakoa da, baina bereziki merkataritza elektronikora zuzendua dago, Google Analytics bere gain hartzeaz gain, beste iturri batzuetako sistemak ere integratzen dituelako (iragarki kudekata sistemak, Facebook-eko edo Googleren beraren Adwords kasu). Tresna honi buruzko ikastaroa izango da euskaraz Donostian irailean, Miramon Enpresa Digitalak antolatuta.
Honako profesionalei zuzentzen zaie ikastaroa, antolatzaileen aburuz:
Google Tag Managerren lehen urratsetatik, konfigurazio eta kudeaketara igaroko da formazioa, kasu praktikoak ere aztertuz. Esan bezala, euskaraz.
Miramongo parke teknologikoan izango da ikastaroa, irailaren 14an, goiz bat bertan, 30 euroko izen-ematearekin. Presentziala izango da, Covid neurriak betez eta 15 lagun arteko tokiarekin. Izena emateko eta informazio gehiagorako, hemen.
Erantzun
Sartu